Txikipedia:Nikolas Lekuona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolas Lekuona
Datu pertsonalak
Izen osoa Nikolas Lekuona Nazabal
Jaio 1913ko abenduaren 19a
Ordizia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1937ko ekainaren 11
Fruiz, Bizkaia (Euskal Herria)

Nikolas Lekuona Nazabal (Ordizia, Gipuzkoa, 1913ko abenduaren 19aFruiz, Bizkaia, 1937ko ekainaren 11) margolari, marrazkilari, argazkilari, arkitekto eta artista izan zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazketa industrialeko ikasketak egin zituen Donostian. 1932an egin zuen bere lehen erakusketa Ordizian. Madrila joan zen eta bertan beste artista batzuekin (Gomez de la Serna, Abril, Ferrant) harremanetan hasi zen. 1933an Donostian egin zen Artista berrien lehiaketan bigarren izan zen, Ellos, los detritus obrarekin, eta handik urte betera Oteizarekin eta Balentziagarekin batera Donostiako Gran Kursaaleko erakusketan parte hartu zuen. 1935etik 1936ra bitartean, arkitektura-proiektu handiak egin zituen. Pinturaz gainera, argazkigintza eta zinemagintzarako gidoiak ere landu zituen. Jean Cocteauk eragin handia izan zuen alderdi horretatik. Gerra Zibilean Bizkaian egin zuen borroka, eta bertan hil zen, 24 urte zituela. Handik aurrera eta 40 bat urtez, Lekuonaren lana ez da aipatua izan, harik eta berriro ezagutzera eman den arte. Harrezkero erakusketa ugari egin da.

Plaza eta eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikolas Lekuonaren jaioterrian dago 2 gaineko 1, multzo hirukoitza eskultura, Jorge Oteizak haren eta beste bi lagunen omenez egina.

Gaur egun Ordizian Nikolas Lekuonaren izena du plaza batek, haren omenez. Plaza horretatik hurbil dago 2 gaineko 1, multzo hirukoitza eskultura, Jorge Oteizak Lekuonaren eta beste bi lagunen omenez egina.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]