Txikipedia:Nikolas Makiavelo
Nikolas Makiavelo, (Florentzia, 1469ko maiatzaren 3a - Florentzia, 1527ko ekainaren 21a) idazle eta filosofo Italiarra izan zen. Makiavelo, politika moraletik bereizi zuen lehen idazle politikoa izan zen, ideia filosofikoen gainetik estrategia praktikoei garrantzia emanez. Gizon hau, hamarren kontseiluko idazkaria eta kanpo arazoetako eta gerrako bigarren kantzileriaren arduraduna izan zen. Izan ere, misio diplomatiko ugari egin zituen eta Florentziako armada berrantolatu zuen. Mediciren Errepublikaren erorketak (1513) boteretik kendu zuen, baina horrek literatura mundura hurbildu zuen. Urte horretan bertan idatzi zuen bere lan adierazgarriena, Printzea, 1532ra arte argitaratu ez zena, hil eta bost urtera.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gainontzeko lanen artean nabarmentzekoak dira:
- Tito Livioren lehen hamarkadako hitzaldiak (1512-1517)
- Gerra arteaz (1519-1520)
- Florentziako historia (1520-1525)
- Zati historikoak (1525)
- La mandrágora (1918)
- Clizia (1525)