Wikipedia, Entziklopedia askea

Objektu Hegalari Ezezagun

Eduki-taula

Roswelleko OHE museoa (Estatu Batuak)

Objektu hegalari ezezagun edo OHE jende gehienarentzat Lurrekoa ez den espazio-ontzi bat da. Berez, zeruan ikusten den fenomeno bat da, ikusten duen pertsonak azaldu ezin duena. Zientzialari gehienek diote OHEak zer diren azaltzeko ez dela beharrezkoa estralurtarren espazio-ontzi batean pentsatzea, bestelako azalpenak dituztela.

OHEen deskribapenak askotarikoak dira: gurpil distiratsuak, koloretako argi-bolak eta zigarro, ilargi erdi edo disko itxurako objektuak. 1940ko hamarkadan disko forma zuen OHE bat ikustean, plater hegalari terminoa erabiltzen hasi zen.

Estatu Batuetako gobernuak milaka ikustaldiri buruzko informazioa du. Horien artean, OHEen argazkiak eta objektuak ikusi dituztela dioten pertsonekin egindako elkarrizketak daude. 1950eko hamarkadan gobernuak aukeratutako zientzialari batzuek ehunka ikustaldi aztertu zituzten. Ikustaldi gehienak objektu espazialak ziren, hala nola, izarrak, planeta argitsuak edo meteoritoak. Beste ikuskizun asko aireontziak, txoriak edo gas beroak ziren. Sarritan, ezohiko eguraldi-baldintzetan gertatzen ziren ikustaldi horiek.

Zientzialarien aurkikuntzek ez zituzten OHEei buruzko berriak eten. 1960ko hamarkada erdialdean OHEen ikustaldiak inoiz baino ugariagoak ziren. Estatu Batuetako gobernuak jarraitu zuen esaten OHEak ez zirela bizitza estralurtarraren frogak. Zientzialari gehienak ados zeuden. Baina zenbait OHEren ikustaldi ez zuten argitu. Gaur egun ere, zientzialari batzuek uste dute OHE batzuk espazioko bisitariak izan daitezkeela, eta pertsona askok sinesten dute estralurtarren espazio-ontziak direla.