Wikipedia, Entziklopedia askea
Opabinia

Opabinia Kanbriar garaian bizi izan zen animali bat zen, gaur egun desagertuta dago. Espezie bakarra ezagutzen da. Duela 505 eta 487 milioi urte artean bizi izan zen, Kanbriar ertainean.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Doolittle Walcottek aurkitu zuen Kanadako Burgess Shale aztarnategian 1912an. Hogei ale baino gutxiago ezagutzen dira.

Opabinia

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganba baten antzekoa zen. 4-7 zentimetrokoa bitartekoa zen. 5 begi zituen eta tronpa moduko bat zuen puntan ahoarekin. Alboetan hegatsak zituen.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas hondarreko sedimentuen gainean bizi izango zen harrapakinen atzetik igeri eginez alboetako hegatsak mugituz. Bere tronpa harraparien gordelekuetan sartzen zuen hauek bilatzeko.