Organismo zelulabakar edo unizelularrak zelula bakar batez osatuta daudenak dira, bakterioak eta legamiak, adibidez. Organismo hauek izaki mikroskopikoak dira eta haien zelula bakar horrek betetzen ditu bizitzeko behar diren funtzio guztiak.
Organismo zelulabakarrekin oso ohiko harremana dugu geure bizitzan: ogia edo ardoa, esaterako, hartzigarri edo legamiekin egiten dira, organismo zelulabakarrekin, beraz. Bestalde, gure hesteetan edo azalean ere izaten ditugu, baina horrek ez du esan nahi gaixorik gaudenik.
Zein dira organismo zalulabakarrak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelulabakarrak dira ia organismo prokarioto guztiak (nukleorik gabeko zelula dutenak) eta organismo eukarioto batzuk (nukleoa duten zelulak dituztenak).
Izaki bizidunak banatzen diren bost erreinuetatik hirutan aurki ditzakegu organismo zelulabakarrak:
- Moneroak: bakterioen erreinuan, bakterio guztiak dira zelulabakarrak.
- protistoak: erreinu honetako kide batzuk baino ez dira zelulabakarrak, protozooak, paramezioak eta dinoflagelatuak, adibidez.
- Fungi edo onddoak: legamiak bakarrik dira zelulabakarrak.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izaki edo organismo mikroskopikoak dira.
- Ekosistema guztietan daude.
- Organismo zelulaniztunak baino askoz ugariagoak dira.
- Organismo zelulaniztunak baino primitiboagotzat jotzen dira.
- Asexualki ugaltzen dira.
- Organismo zelulabakar heterotrofoak eta autotrofoak daude.
- Erdibituz ugaltzen dira.
- Batzuek koloniak osatzen dituzte.