Txikipedia:Orixe

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orixe, Nikolas Ormaetxea Pellejero, (Orexa, Gipuzkoa, 1888ko abenduaren 6a) euskal idazlea izan zen. Bigarren Pizkundeko idazle nabarmena izan zen, gerraurreko belaunaldiko kidea, Lauaxeta, Lizardi eta Loramendirekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orexan jaio arren lehenengo urteak orexan pasa zituen baina gero Nafarroko Uitizi izeneko herri batera joan eta bertan pasa zuen bere haurtzaroa.  Hiru anai zituen, baina  bere amak ezin zuen bera zaindu eta Uitizira bidali zuen, txikia zenean.

Orixe

Hamazazpi urterekin, eliza katolikoaren Erlijioa ikastera joan zen eta bertan humanitateak ikasi zituen, gero, Loiolara joan zen ikasketa berdinekin jarraitzera.  

Hau eta gero, Burgosen filosofia ikasketak egin zituen. 1914. urtean bukatu zituen eliza ikasketak; 1923an, eliza katolikoaren Erlijioko ikasketak utzi zituen gogoz kontra, bere nagusiak esan ziolako.

1923-1931- urteen bitartean Bilbon bizi izan zen.

Bilboko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartarako Nikolas Ormaetxearen izena ezaguna zen. Jesusen Biotzaren Deya aldizkarian argitaratutako lanengatik, zeintzuetan euskal gaiez jardun eta hizkuntza erabiltzeko trebetasunagatik nabarmentzen hasia zen. Ekarpen nabarmenak egin zizkion, aditu gisa, euskal metrika eta azentuan, horiek gerora baliatuak izango ziren euskara batuaren eraketan.

Bilbora joan zenean laikotasunean murgildu zen eta bertan izan zuen Euskaltzaindiarekin lehen kontaktua. Euskara maila profesionalean lantzen jarraitzeari ezin uko egin eta talde-lanean jardun zuen. Talde-lan horien fruitu izan zen Erizkizundi irukoitza, Ormaetxearen lorratzak nabariak dira bertan. Orexara itzuli aurretik, Orixek lan ugari argitaratu zituen Bilbon. 1927an, Euskal Literaturaren Atze edo Edesti Laburra argitaratu zuen, eta bi urte geroago, Santa Cruz apaiza kontakizuna. Egonaldi horretan argitaratu zuen jatorrizko lan esanguratsuena. Gainera, bi itzulpen ere ekoitzi zituen: Tormes'ko Itsu-mutilla (1929) eta Mireio (1930).

Orexako aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orexaren aldi oparoena, 1931.urtean izan zen, Orexako aroa edo guda aurrekoan, Orexara itzuli eta gerra zibila hasi aurretikoa. Euskaltzaleak elkartearen aginduz itzuli zen bere jaioterrira, Olerkigintzan nabarmendu zen aro honetan zehar, mistika eta folklore-ildoko olerkigintzan, hain zuzen.

Orixe Orexan

Orixeren, lehen olerki bilduma, 1934an argitaratu zen. Esan bezala, 1931n, Orexara joan zen, Euskaldunak, haren olerki lanik landuena, hobetzeko asmoz. Nobel saria irabazi zuen, Mistralen Mireio liburuaren euskarazko itzulpenarekin. Honek, euskarari izugarrizko bultzada eman zion. Liburuan, baserri giroko kultura biltzen zen. Bere bigarren liburua, Euskaldunak, gerra aurretik idatzia zen, baina, ezin argitaratua izan zuen 1950 arte. Honek, esan nahi, metaisikoa du, bere bizipenak era garbi eta gardenean azaltzen dira.

Gerra garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren hasierak orexan harrapatu zuen orixe. Salaketa baten ondorioz, atxilotu egin zuten Iruñan, eta 1937 atera zuten. Atera ondoren, bigarren aldiz atxilotu behar zuten salaketagatik, baina ihes egitea lortu zuen. Ez harrapatzeko 1938an Euskal herritik kanpora joan zen. 1940an, nazien etorrerarekin sufritu zuen, eta Gurseko konzentrazio-esparruan atxilotuta eduki zuten hiru hilabete eta erdi, bere lagun batuzekin batera. Honek, literaturarekin jarraitzea ekidin zion.

Gerra amaituta, euskal munduko eztabaida handi batzuetan ibili zen. Amerikara joan aurretik, Urte gutxiko Meza Bezperak idatzi zuen. Bertan transmititutako maitasun literarioa oso aipagarria da.

Ameriketako aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950. urtean Ameriketara jo zuen, Argentinara, Txilera eta El Salvadorrera. Han zela, Quiton arrebarekin, gerrako eta atzerrialdiko oroitzapenak kontatzen dituen obra Euzko-gogoa aldizkarirako idatzi zuen. Arrebarekin izandako elkarrizketa moduan antolatua 1988an liburu moduan argitaratu zuen. Orixe beraren esanetan, urte horiek izan ziren bere bizitzako onenak. Sei hilabete eman zituen Guatemalan Euzko Gogoa aldizkariaren idazkari gisa, Jokin Zaintegi batera.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954an Euskal Herrira itzuli zen. Itzulpen lan asko egin zituen, Tormesko itsumutilla (1929), Urte guziko meza-bezperak (1949), Agustiñ gurenaren aitorkizunak (1956), Salmutegia (1967). 1971n, Jainkoaren billa, hitz lauzko teologia lana, argitaratu zioten. 1976an Auñamendi argitaletxeak Euskaldunak eta beste olerki guziak bilduma argitaratu zuen. Eragin handia izan zuen Orixek bere ondorengo belaunaldiaren idaztankeran.

1965ean Orixe hil eta handik lau urtera. Orixe izeneko Omenaldi liburua atera zen, idazle askoren artean idatzia. Bestalde, haren lan asko aldizkarietan barreiatuta zeuden: Jesusen Biotzaren deya, RIEV, Euskera, Euskal Esnalea, Yakintza, Euzko-gogoa, Gernika, Karmel, Olerti.

Ideologia eta izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikolas Ormaetxea, sentikorra eta batzuetan zakarra ere omen zen, baina lagunekiko zuen zintzotasuna.

Ezaugarri horien eragileetako bat, bizitzan zehar sufritutako atsekabe-segida izan zen. Gaztetatik hasita, gaixotasunak zirela eta, jesuitetan zailtasunak izan baitzituen ikasketak behar bezala amaitzeko.

Nikolasek, min morala fisikoaren gainetik zuen: haurtzaroan, bi ama izan eta biak galdu zituelako.

Izan ere, azken urteetan jaso zituen sari bakarrak, Euskaltzaindian sartzea eta Lizardi eta Olert izan dira.

Orixe, nahiz eta gizon bakartia izan, ez zen bakarrik ibili beti; Josulagunetan Estefania eta Olabide Aitaren laguna zen, eta Azkue Bilbon hurbileko lankide bezala izan zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orixe Berpizkundeko idazle garrantzitsuenetakoa izan zen, gainera, eragin handia izan zuen euskal idazleen hurrengo belaunaldian, haren kritika literarioak zirela eta.

Euskal gizarte klasiko eta ohitura-zalea maite zuen eta harekin kontaktu nabarmena izan zuen, arrantzale, ikazkin, nekazari eta abarrekin harreman handia izan baitzuen.

Orixeren obraren ezaugarri nagusiak antimodernismoa, erlijio-gaiak eta horiekiko atxikimendua eta erromantizismo idealista dira.

Bere hizkera klasikoa da eta deskribapen erabat objektiboak egitea da bere ezaugarri nagusia.

Nikolas, Bigarren Euskal Pizkundeko belaunaldiarentzat euskal arima adierazten zuen idazlea zen eta admirazio handia zioten.

Olerkigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi olerki mota landu zituen, epikoa eta lirikoa. Olerkigintza epikoan Euskal Herri nekazariaren bizimodua eta ohiturak islatu zituen eta horietan lanik oparoena Euskaldunak da, 1935ean egina eta hamabost urteren ostean argitaratua. Barne-muinetan da lanik esanguratsuena. Orixe, garaiko hainbat euskal olerkigileek egin bezala, euskal poesia nazionala ehuntzeari ekin zion. Guztira ehun olerkitik gora idatzi zituen; garaika antolatua 46 lehen urteetan idatzi zituen (1915-1923), Bilboko aroan eta gerra garaian gutxi idatzi zit gero, Ameriketako aroan beste hogeita hamar inguru idatzi zituen. Azken urteetan Lau urtaroak nere begietan olerkia nabarmentzen da, Lizardi sariaren irabazle.

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orixek, gai profanoei buruz idatzi zuen prosa, kontakizun liburuak dira eta adibide garbiena, Santa Kruz apaiza eleberria da. Bestetik, erlijio-gaiei buruz idatzi zituen zenbait prosa-liburu, hala nola Quito´n arrebarekin, zeinetan gai teologiko eta mistikoak lantzen diren. Gaia errepikatu egin zuen, geroago, Jainkoaren bila idaztean.

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura giak landu zituzten besteak beste, nabarmentzeko, hainbat gauza landu zituen, ortografia, gramatika... Folklorez ere idatzi zuen.