Wikipedia, Entziklopedia askea

Orkatz

Orkatz heldu baten irudia.

Orkatza animalia ugaztun belarjale bat da. Europan eta Asian bizi da eta Iberiar penintsulan geroz eta ugariagoa da, asko gutxitu direlako haren harrapariak, otsoak edo hartzak adibidez. Belarjalea denez, mota guztietako landareak jaten ditu, beti ere landare horien zati elikagarrienak aukeratuz.

      Entzun!

Nolakoa da orkatzen gorputza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko animalia da, ardi baten antzekoa. Belarri handiak ditu, entzumen ona ematen diotenak; ile marroi-grisaxka du, beste animaliek ikusi ez dezaten. Gainera, leku harritsuetan bizi denez, atzeko hankak aurrekoak baino pixka bat handiagoak ditu, harrien artean saltoka ibiltzeko. Ez du buztanik eta adar txiki batzuk ditu.

Nola ugaltzen dira orkatzak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Animalia beldurtia izan ohi da. Zerbait arraroa entzun eta segidan ihes egin ohi du. Horregatik, talde txikietan bizi dira seguruago sentitzeko. Hala ere, ez da guztiz arraroa orkatz ar bat bakarrik ikustea.

Orkatz kumeak jaiotzeko prozesua luzea da, enbrioiaren garapena asko moteltzen dutelako neguan ez jaiotzeko. Kumeak babesgabe jaiotzen dira eta amak elikatzen eta garbitzen ditu. 9-12 hilabete izan arte egoten dira amarekin, bizileku bat bilatzeko baztertzen diren arte. Gainera, bizi-itxaropena 12 urteren bueltakoa da, baina emeetan handiagoa izaten da.

Gaur egun non aurki dezakegu orkatza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Orkatza baldintza oso gogorrak pairatzeko gai da. Ural mendietan adibidez orkatz siberiarra bizi da. Elurren artean ibili eta hotz handia jasaten du.

Oso hedaturik dagoen animalia da orkatza. Europako herrialde ia guztietan ikus dezakegu; Espainiatik hasita Finlandiako zirkulu polar artikoraino zabaltzen da. Espainian ere oso ezaguna da eta autonomia-erkidego guztietan dago, Kanariar eta Balear uharteetan izan ezik.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]