Wikipedia, Entziklopedia askea

Oviraptor

Ovirraptorraren ustezko irudia.

Oviraptorra dinosauro mota bat da. Zientzialariek lehen oviraptorra aurkitu zutenean beste dinosauro baten arrautzen gainean zegoela zirudien. Dinosauroari oviraptor deitu zioten, “arrautza-lapurra” esan nahi duena.

Dinosauro hauek orain dela 99 eta 65,5 milioi urte bitartean bizi izan ziren. Batez ere Asian aurkitu dituzte oviraptorraren aztarnak, baino Ipar Amerikan ere topatu izan dituzte.

Nolakoak ziren?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oviraptorra 1,8 metro inguruko luzera eta 0,9 metro inguruko altuera izatera iritsi zen. Heldu batek, batez beste, 32 kilogramo inguru pisatzen zituen. Hortzak izan beharrean, dinosauro honek oso moko zorrotza zuen. Haren burua motza eta sakona zen, loro batenaren antzekoa. Atzeko bi hanka lirainen gainean ibiltzen eta zutik egoten zen. Aurreko hankak atzekoak baino motzagoak ziren. Buztana ere luzea zuen, eta horrek seguru aski orekatzen lagundu zion.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzialariek lehen oviraptor hezurdura aurkitu zutenean, adardun dinosauro bat zela uste zutenaren habian aurkitu zuten. Horregatik, ovirraptorra habiatik lapurtutako arrautzez elikatzen zela suposatu zuten. Geroago egindako aurkikuntzen ondoren, ordea, iritziz aldatu ziren. Orain zientzialariek uste dute lehen oviraptor hori bere arrautza propioak txitatzen edo berotzen saiatzen ari zela. Oviraptorrak itsaskiz elikatzen zirela ere uste dute.