Oxigeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oxigeno-atomo baten errepresentazioa: nukleoaren inguruan, 8 atomok jiratzen dute.

Oxigenoa elementu kimiko bat da. Bere sinboloa O da, eta bere atomo-zenbakia 8 da.

Munduan zabalduen dagoen elementu kimikoa da. Oxigenorik gabe, ezin izango ginateke bizi, pertsonok eta animaliek oxigenoa behar dugulako arnasa egiteko.

Oxigenoaren atomo bat hidrogenoaren bi atomorekin elkartuz gero, ur molekula bat sortzen da (H2O).

Oxigenoa, presio eta tenperatura normaletan, gas-egoeran egoten da. Hala ere, laborategietan likido-egoeran ere izaten dute.

Oxigenoaren garrantzia bizitzarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxigenoa ezinbestekoa da bizitzarako. Lur planetaren gaineko bizia ezinezkoa izango litzateke oxigenorik gabe, batez ere bi arrazoi hauengatik:

  • Bizidun gehien-gehienok oxigenoa behar dugu arnastu. Arnasketa prozesuaren bidez guk lortzen dugu gure gorputzak behar duen energia. Oxigenoa arnastu gabe hiltzen gara.
  • gure atmosferan dagoen oxigenoak ozono-geruza sortzen du. Ozono-geruzak babesa handia ematen digu, espaziotik datozen izpi kaltegarriak indargabetzen dituelako.