Wikipedia, Entziklopedia askea

Ozeania

Ozeania, munduko mapan
Ozeaniako mapa

Ozeania kontinente bat da. Ozeano Barean dago, eta uhartez osatuta dago. Uharte gehienak txikiak dira, baina badira handi batzuk ere. Uharte horietan handiena Australia da. Beste uharte nagusiak Zeelanda Berria eta Papua Ginea Berria dira.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, Ozeania uharteek osatzen dute, eta uharte gehienak txikiak dira: 10.000 uharte txiki dauzka, gutxi gorabehera. Uharte txiki horiek hiru uharteditan daude bilduta: Polinesia, Melanesia eta Mikronesia. (Uhartedi edo artxipelagoak elkarrengandik gertu dauden uharteen multzoak dira.)

  • Polinesiako uharte nagusiak Hawaii eta Kiribati dira.
  • Melanesiako uharte nagusiak Fiji eta Salomon uharteak dira.
  • Mikronesiako uharte nagusiak Kiribati eta Marshall uharteak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeaniara iritsi zen aurreneko europarra Fernando Magallaes itsasgizona izan zen.