Ozeano Atlantikoa Lurreko bigarren ozeanorik handiena da, Ozeano Barearen ondoren. Europa, Afrika eta Amerika artean dago. Haren azalera, osotara, 106,4 milioi km² dira, eta Lurraren azaleraren 1/5 okupatzen du. Gainera, planetako ozeanorik "gazteena" ere bada; izan ere, duela 200 milioi urte sortu zen, Pangea deritzan superkontinentea banatu eta, horren ondorioz, gaur egungo Amerika, Europa eta Afrika elkarrengandik urrundu zirenean.
Ekialdean, Mediterraneo itsasoarekin konektaturik dago Gibraltarko itsasartearen bidez, eta, iparraldean, Ozeano Artikoarekin Groenlandiako itsasoaren bidez. Erdialdeko Amerikan, Panamako kanalak konektatzen du Atlantikoa Ozeano Barearekin.
Aspaldiko garaietako gizakiek uste zuten mundua Ozeano Atlantikoan bukatzen zela, haruntzago ez zegoela ezer, ez zekitelako Lurra esferikoa dela. Europarrek nahiko berandura arte ez zuten jakin Atlantikoaren bestaldean ere bazegoela lurra; bikingoak iritsi omen ziren lehen aldiz Groenlandia eta Ipar Amerikara, baina XV. mende bukaerara arte Ozeano Atlantikoa ez zen esploratzen hasi. Kristobal Kolon izan zen Ozeano Atlantikoaz bestaldean lurra zegoelakoan zeharkatu zuen lehena, eta 1492. urtean iritsi zen gaur egun Amerika deitzen dugun kontinentera. Badirudi euskaldunak ere iritsiak zirela Kolon baino lehenago Ipar Amerikako lurraldeetara, Ternua aldera zehazki, baleen atzetik eta arrantzan egiteko.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Madeira irla
-
Mindelo irla, Cabo Verden
-
Ternua