Wikipedia, Entziklopedia askea

Ozono geruzaren zuloa

Eduki-taula

Ozono-geruzaren zuloa Hego-Poloan (1957-2001).

Ozono-geruzaren zuloak Lurreko atmosferaren zati batzuetan ohi baino ozono gutxiago dagoela esan nahi du. Ozono-geruzan zulo bat dago, bai Artikoan eta baita Antartikan ere. Atmosferan dago zuloa, lurretik 15 eta 50 kilometro artean, hegazkinek hegan egiten duten altueratik askoz gorago.

Ozonoa eguzki-erradiazioaren zati bat espaziora itzultzen duen gas bat da, eta, beraz, izpi horiek ez dira Lurrera iristen. Ozono-geruzarik ez balego, eguzki-erredura larriak izango genituzke, eta askoz ohikoagoa izango litzateke azaleko minbizia izatea.

Industrializaziotik, gizakiak gas toxiko asko askatu ditu ingurumenera. Horietako batzuk altuera handira iristen dira atmosferan eta bertan dagoen ozonoa suntsitzen dute. Gas horien artean daude, batez ere, hozkailu zaharretan eta esprai askotan erabiltzen zirenak.

Duela hirurogei urte baino gehiago, ozono-geruza gero eta finagoa zela ikusi zuen ikertzaile batek. Geroago, horren errudun gas batzuk zirela jakin zen. Gas hauetako bat CFC izenaz ezagutzen da. Berehala zulo bat agertu zen ozono geruzan eta gero eta handiagoa egin zen.

Duela hogeita hamar bat urte nazioarteko batzar bat egin zen arazo horren inguruan eztabaidatzeko. Herrialde askok erabaki zuten ozono-geruza kaltetzen duten gasak isurtzeari uztea. Beste substantzia batzuekin ordezkatu ziren. Kontsumitzaileak ez ginen horretaz konturatu ere egin.

Neurri horiei esker, duela urte batzuetatik hona, ozono-geruzaren zuloa gutxitzen hasi da. Baina hamarkadak igaroko dira erabat itxi aurretik. Horregatik, kremekin eta eguzkiaren aurkako arroparekin babestu behar dugu. Udan, hobe da itzalpean egotea eguzkia indartsuagoa denean. Tarte horretan eguzkiak azkar erre gaitzake. Baina eguzki-erredurarik gabe ere, denborarekin gaixotasun izugarri bat gara dezakegu azalean, azaleko minbizia.