Wikipedia, Entziklopedia askea

Partitura

Pentagrama notekin.

Partitura musika idazteko eta irakurtzeko erabiltzen den dokumentua da.

Testu batek hitzak erabiltzen dituen bezala, partitura batek 5 lerro horizontalek osatzen duten pentagrama bat erabiltzen du. Bertan sinbolo jakin batzuk kokatzen dira notak adierazteko. Sinbolo horiek erabiltzen dituzte musikagile edo konpositoreek asmatu dituzten soinuak idazteko.

Gero, musikariek partitura horiek erabiltzen dituzte zer jo behar duten eta noiz eta nola jo behar duten jakiteko; musikagileak pentsatu duen bezala jotzeko, alegia. Horregatik, askotan ikusiko duzu liburuxka moduko bat izaten dutela aurrean eta horri begiratzen diotela askotan. Liburuxka edo paper horiek dira partiturak.

Ikur ezberdinak daude eta bakoitzak soinuaren iraupena baldintzatuko du. Sinbolo horien kokapenak, aldiz, notak izango duen soinua adieraziko digu: pentagraman zenbat eta gorago, orduan eta nota altuagoa izango da, eta alderantziz. Notez gainera, beste zerbait ere egon daiteke partitura batean; adibidez, hitzak, tonua adierazteko (nota bat indar handiagoz edo txikiagoz jo behar ote den adierazteko), abiadura zehazteko ("allegro" hitzak arin esan nahi du); edo zenbakiak, denborak adierazteko.

Erabiltzen diren ikurrak.


Konpositore ospetsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]