Txikipedia:Patogeno

Wikipedia, Entziklopedia askea


Patogenoak gaixotasunak agertzea errazten duten elementuak dira. Bere izena grezieratik dator, <<pathos>> gaixotasuna adierazteko eta <<guen>> sortzea adierazteko. Patogeno mota asko daude, adibidez: biologikoak, kimikoak eta fisikoak. Patogeno gehienak biologikoak dira; hauek birusak, bakterioak, bizkarroi edo parasitoak eta onddoak dira. Gure gorputza bakterioz estalia dago. Bakterioak mikroorganismoak dira eta gorputza babesten dute gaixotasunak sortzen dituzten beste mikroorganismoetatik. Bakterio "babeslari" hauek, gizakion bakterio-flora sortzen dute. Flora hau gaixotzean, patogenoak diren beste bakterioak (guretzat kaltegarriak direnak) gure gorputzean sartzen dira gaixotasunak sortzeko, adibidez: estafilokokoak, estreptokokoak, neumokokoak...

Nola infektatzen dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Txertoek gaixotasunengandik (patogenoengandik) babesten gaituzte. Haiei esker, gure gorputzak patogenoen aurre defendatzen ikasten du.

Gaixotasun infekziosoak saihesteko txerto bat.

Patogenoek gaixotasunak eragiteko beste bi faktoreen laguntza behar dute. Alde batetik, ingurunearen baldintzak organismora iristea erraztea eta beste aldetik organismo horrek ahula egotea edo defentsa gutxi izatea:

Adibidez:

  • Gure ingurunean dauden sustantzietan geratzen dira eta zauriak sustantzia horietara kontaktuan jartzean, gure organismoan sartzen dira.
  • Gaixotasun bat dugunean, gure organismoa ahulagoa dago orduan, gaixotasun hori patogenoaren sarrera errazten du.


Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patogeno mota asko existitzen dira, ezagunenak hurrengoak dira:

Zer egin EZ gaixotzeko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norberaren garbitasuna mantentzea ezinbestekoa da. Aholku oso gomendagarriak existitzen dira, hona emen:

  • Egunero dutxa hartu eta gero gorputza ondo lehortu.
  • Arropa egunero aldatu.
  • Eztulka egitean ondo babestu.
  • Eztulka egin eta gero eskuak garbitu.
  • Gaixorik egonez gero aurpegia ahalik eta gutxien ukitu.


Agurtzeko beste era mota batzuk existitzen dira gaixotasunak gure artean ahalik eta gutxien transmititzeko. Adibidez:

Oso garrantzitsua da garbitasuna era egokian mantentzea.