Edukira joan

Txikipedia:Pazko uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea


Pazko uhartea edo (bertako hizkuntzan) Rapa Nui Txileko uharte bat da, baina Txileko lurraldetik nahiko urrun dago, 3.526 kilometrora, Ozeano Barearen erdian. 163,6 kilometro koadro ditu; eta 7.750 biztanle bizi dira hor, gutxi gorabehera. Pazko uharteak, krater moduko bat du, izan ere, hori sumendi ez-aktibo baten kraterra da, Ranu Kao sumendiarena[1]. Krater handi hori, duela hainbat milioi urte  sortu zen, beste bi uretako-sumendiren erupzioren ondorioz.








Pazko uhartea Moai izeneko estatua batzuengatik da bereziki ezaguna. Moai estatuak estatua beltz erraldoiak dira, hauek Mewingen estatua izenez ere ezagutzen dira. Oso handiak dira, 4 metroko altuera dute[2] eta 4 tonatatik 90 tonaraino pisatzen dute[3]. Moai estatuak uharte osoan zehar daude, denera 1.043 Moai daude, baina leku batzuetan beste toki batzuetan baino gehiago daude. Moaiak sumendien erupzioetatik sortutako arroka bolkanikoz eginak daude, bertako biztanleek buru forma horiek zizelkatu zituzten arrokak horiek erabiliz. Begiratu batean, ematen du moaiak buru baten estatua bakarrik direla, baina lur azpian lepo moduko handi bat daukate.

Pazko Uhartean hiru sumendi daude; Terevaka, Puakatike eta Ranu Kao. Hiru sumendi horietatik bi oso zaharrak dira, duela 2,5 milioi urte sortu ziren eta beste sumendiak 12.000 urte ditu

Ranu Kao sumendiak 324 metroko altuera du eta begi bistaz, hiru sumendietatik errazen ikusten dena da. Sumendi honek 2,5 milioi urte ditu[4]






Terewaka sumendia berriz, 3 sumendietatik altuena da, 507 metroko altuera du, eta duela 12 mila urte sortu zen.[5]





Puakatike sumendia, 377 metroko sumendi bat da eta duela 2,5 milioi urte sortu zen.[6]

  1. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-04-02).
  2. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-04-02).
  3. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-04-02).
  4. (Gaztelaniaz) Rano Kau. 2024-08-28 (kontsulta data: 2025-04-02).
  5. (Gaztelaniaz) Ma'unga Terevaka. 2024-08-29 (kontsulta data: 2025-04-02).
  6. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-04-02).