Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinu gorria

Pinu gorria (Pinus sylvestris), pinuen familiako zuhaitz-erako espeziea da. Beste pinu espezie batzuetatik desberdintzeko erraza da, bere hosto motz urdin-berdexka eta enbor-azal laranja direla eta. Zuhaitz hau, 30 metro neurtzera iritsi daiteke eta pinu gehienak bezala hazkuntza azkarrekoa da, beraz, urtean bataz beste 60 cm hazten da. Eurasiako iparraldean hazi ohi da.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Ipar Amerikako zenbait eremutan "espezie inbaditzaile" gisa katalogatuta dago (Ontario eta Wisconsinen)

Pinu gorria landatzeko udazken eta udaberrian haziak jarri ohi dira. Pinu gorriaren loreak udaberri erdialdera agertzen dira eta polinizazioa udaberri bukaeran ematen da. Polinizazioa aurrera eramateko beste zuhaitzen polenaren beharra du eta polen hori, haizeari esker lortzen dute. Pinaburuak udazkenean agertzen dira baina pinaziek bi urte behar izaten dituzte heltzeko.

Non aurki dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa mapa

Pinu gorria, iparraldeko lurralde hotzetako zuhaitz komun bat da. Eskozia, Espainia (Sierra Nevadan eta Gredosko mendilerroan), Siberia, Kaukaso mendietan eta Laponian zehar hedatuta dago. Hala ere, frogatu izan da Gales, Ingalaterra, Irlanda, Danimarka eta Herbehereetan ere noizbait egon izan dela, desagertze bat eman den arren. Lur txiroetan ondo hazten da eta eguzki asko, ura eta tenperatura hotzak behar ditu. Ondo hazten da elurtutako guneetan.

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoak

Zuhaitz helduetan hosto hauek kolore urdin-berdekoak dira (hori ilun edo berde ilunak neguan). Zuhaitz indartsu eta gazteak helduenak baino bi aldiz handiagoak izan daitezke. Hosto hauek, klima epeletan 2-4 urte eta klima hotzetan 9 urte iraun dezakete. Pinu gorriaren hostoen adaxkak (adar txikiak) aldiz,  kolore marroi argikoak dira eta kiribilean hazten dira.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinuek lore eme eta arrak izaten dituzte zuhaitz berdinaren baitan eta pinu gorria arre kolorekoa da (berdea gaztetan eta gorria polinizazio garaian). Lehen urteetan txikiak izan ohi dira eta bigarren urtean handitzen hasten dira. Kono forma dute eta oso erorkorrak dira. Kono arrak zuhaitzaren oinarrian egoten dira eta kono emeak zuhaitzaren goialdean.

Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinaburua
Pinaziak

Pinu gorriek pinaburuak eta pinaziak izan ohi dituzte. Pinaburuek kono forma dute eta distiratsuak dira. Pinaziak aldiz, oso txikiak eta kolore marroi argikoak dira.

Zertarako erabiltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurra

Pinu gorriaren egurra marroi-gorrixka da eta eraikuntza lanetan erabiltzen da. Hori dela eta, pinu honen landaketa handiak egin dira.