Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezpeletako piperrak.
Ibarrako "langostinoak".
Gernikako piperrak frijituta.

Piperra mundu guztian hazten den barazkia da, sukaldaritzan oso preziatua dena. Piper batzuk gozoak dira baina beste batzuk oso minak izan daitezke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare belarkara da zuhaixkaren antza hartzen duena. Normalean metro bateko altuera hartzen du, batzutan bi metrotakoa ere bai. Fruitua luzea eta kono itxurakoa da normalean baina badaude nahiko borobilak diren piperrak ere. Piper batzuk berdeak dira eta beste batzuk gorriak. Piper batzuk handiak dira eta beste batzuk oso txikiak.

Lorea[[Txikipedia:|]]k txikiak dira, kanpai itxurakoak. 5-7 petalo zuri izaten dituzte.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikan du jatorria. Espainiarrek Europara eraman zuten eta portugaldarrek Asiara. Horrela mundu guztian zabaldu zen.

Ekoizle nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizle nagusiak Hego Amerikako herrialdeak eta Mexiko dira.

Euskal Herriko piper barietate batzuk oso ezagunak dira:

Jakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bakailoa bizkaitar erara
  • Txuleta piperrekin
  • Gilda pintxoa

Izena beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frantsesez: poivron
  • Ingelesez: pepper
  • Gazteleraz: pimiento