Wikipedia, Entziklopedia askea

Prisma (geometria)

Eduki-taula

Prisma zuzena (A) eta prisma zeiharra (B).

Prisma, geometrian, poliedro irregular bat da bi aurpegi berdin paralelo dituena -prismaren oinarriak-, eta oinarriak zenbat alde hainbat alboko aurpegi bertikal dituena, paralelogramo formakoak.

Oinarriak poligono erregularrak direnean, prisma erregularra deitzen zaio.

Alboko aurpegiak laukizuzenak badira, prisma zuzena deitzen zaio; kasu honetan, oinarrien eta alboko aurpegien arteko angeluak ere zuzenak izaten dira.

Aldiz, alboko aurpegiak zeiharrak badira, hau da, oinarrien eta alboko aurpegien arteko angeluak zuzenak ez badira, orduan prisma zeiharra deitzen zaio.

Oinarriek dituzten aldeen kopuruaren arabera, badira prisma triangeluarrak (3 alde), kuadrangularrak (4 alde), pentagonalak (5 alde), hexagonalak (6 alde), etab.

Oinarria paralelogramo bat bada, prismari paralelepipedoa deitzen zaio. Honako hauek bereizten dira:

  • Kubo edo hexaedroa: 6 aurpegiak karratuak dira.
  • Ortoedroa: 6 aurpegiak laukizuzenak dira.
  • Erronboedroa: 6 aurpegiak erronboak dira.