Txikipedia:Puerto Rico

Wikipedia, Entziklopedia askea

- Puerto Rico estatua uhartedi bat da, uharte nagusi batek eta beste hainbat uharte txikiagok osatua. Horien artetik garrantzitsuenak Vieques , Culebra, Mona, Desecheo eta Caja de Muertos dira.

-Bost horietatik, Culebra eta Vieques biztanle finkoak dituzte urte osoan zehar nahiz eta Mona uharteak turismo aldian bisitariak jasotzen dituen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Klima tropikala da, nahiko atsegina eta iraunkorra. Euri ugari egiten du urte osoan zehar eta urakan batzuk ere jasaten ditu.

-Tenperaturak ez du gorabehera handirik izaten, eta 25 °C izaten dira, batez beste, urtean zehar. Mendialdea 7 °C inguru hotzagoa da, eta hotz-beroak gorabehera handiagoak izaten ditu.

Puerto Rico

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen jatorrizko landarediak Erdialdeko mendilerroko ipar-isuraldeko alderdi batzuetan eta ekialdeko muturreko Luquillo mendilerroan, Yunque mendian (1.605 m) hain zuen, iraun du soilik. Yunque mendian, 116 km2-ko babesgune batean, orkidea eta iratze handiak dituen oihan tropikal trinkoa dago.