Wikipedia, Entziklopedia askea
puma
puma

Puma felidae familiako espeziea da. Ameriketan jatorrria duen bigarren felidorik handiena da, jaguarraren ondoren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu lirain eta bizia da, gorputz luzea du eta haren tamaina txikiagatik, lehoi emearen antza du. Sorbaldarainoko altuera 60-80 zentimetrokoa da eta muturretik isats ertzerainoko luzera 1,5 eta 2,75 metroren ingurukoa. Iparraldeko pumak hegoaldekoak baino handiagoak eta pisutsuagoak dira. Arren bataz besteko pisua 53-72 kg-koa da, eta emeena 34-48kg. Puma munduko laugarren felido handiena da.

Elikadura eta ehiza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pumak harrapatutako edozein harrapakin jaten du. Harrapakin gogokoenak oreinak eta tamaina antzekoko ungulatuak dira, baina armadiloak, txerri basatiak, altzeak, narrastiak eta hegaztiak ere ehizatzen ditu. Puma oso animalia bizkorra eta malgua da, jauzi batekin harrapakinaren lepoa heldu eta airerik gabe zein odol fluxurik gabe utziz hiltzen du. Harrapari trebe eta indartsuak dira: beraiek baino bost aldiz handiagoak diren animaliak ere hiltzeko gai dira.

Hedapen grafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puma Ipar-Ameriketatik Hego-Ameriketaraino hedatzen da, horregaitik kontinente horretako herri askotan aurki daitezke.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hego Amerikako ekialdeko puma
  • Argentinar puma
  • Hego amerikako iparraldeko puma
  • Erdialdeko Amerikako puma
  • Ipar Amerikako puma
  • Hego Amerikako hegoaldeko puma