Wikipedia, Entziklopedia askea

Queen 1970ko hamarkadan sortu zen rock taldea da. Freddie Mercury-k (abeslaria),Brian May-k (gitarjolea), John Deacon-ek (baxu jotzailea) eta Roger Taylor-ek (baterijolea) osatzen dute. Freddie Mercury 1991an hil zen, eta John Deacon baxu jotzailea erretiratu egin zen. Baina gaur egun oraindik, Brian May gitarjoleak eta Roger Taylor baterijoleak musika jotzen jarraitzen dute.

Nola sortu zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968. urtean, Brian May-k Smile izeneko musika talde bat zeukan, abeslari batekin. Ondoren, Roger Taylor baterijolea batu zitzaien, eta azkenik, 1970. urtean, Freddie Bulsara (Freddie Mercury) abeslari bezala sartu zen, lehenago zegoen abeslariak taldea utzi zuelako. Freddie Bulsarak abizena Mercuryrengatik aldatu zuen eta taldeari ere izena aldatu zioten, Queen izena jarriz. Aurrerago, John Deacon baxu jotzailea sartu zen.

Lehen diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen diskoa 1973. urtean argitaratu zuten. Queen izena jarri zioten, eta Trident Students- ekin grabatu zuten. Hard rock generoko musika biltzen du.1974. urteko martxoan berriz, Queen II izeneko diskoa kaleratu zuten eta urte bereko azaroan Sheer Heart Attack diskoa merkaturatu zuten, AEBetan eta Ingalaterran gehien saldu zen diskoa bihurtuz.

"Bohemian Rhapsody" sei minutuko abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urtean, taldeak “Bohemian Rhapsody” izeneko abestia kaleratu zuen. Sei minutuko iraupena zuenez, inork ez zuen pentsatu abesti horrek arrakasta izango zuenik, baina denen ezusterako, Freddie-k irratian jartzea lortu zuen eta sekulako arrakasta izan zuen. A Night at the Opera diskoa kaleratu zutenean, platinozko lehen diskoa lortu zuten.

“Bohemian Rhapsody” abestiak nahiko egitura berezia dauka. Ez du estribillorik eta sei zatitan bereizten da: A cappella egindako sarrera bat, {{txp|balada]] bat, gitarraren bakarkako zati bat, opera baten zati bat, rock zati bat eta azkenik, hasierako baladaren tonalitate eta {{txp|tempo]]ra itzultzen den coda bat.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rami Malek aktorea

2018. urtean, Bhoemian Rhapsody filma atera zen, Queen taldearen biografia kontatzen duena. Sekulako arrakasta izan du, izan ere, Rami Malek aktoreak (Feddy Mercury interpretatzen duena) Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria jaso du.