Wikipedia, Entziklopedia askea

Rabindranath Tagore

Rabindranath Tagore. 1920ko erretratua.

Rabindranath Tagore bengalerazko literaturako idazlerik ospetsuena da, baina baita munduko eta garai guztietako literaturgilerik handienetakoa ere. XIX. mendean jaio zen, 1861an zehazki, eta XX. mendean hil, 1941ean. Poesia, narrazioak eta antzerki-lanak idatzi zituen, haietako batzuk garai guztietako literaturak emandako lanik bikainenetakoak. Literaturako genero guztietako idazle ospetsua izateaz gain, margolaria, musikagilea, antzerkigilea, saiakeragilea, filosofoa, artista, kanta-idazlea, kantugilea, abeslaria, tradizioen ikerlaria eta film-zuzendaria izan zen. Bere garaian ospe handia izan zuen mundu osoan. Literatura Nobel Saria 1913an eraman zuen, eta bera izan zen Literatura Nobel Sari hori eskuratu zuen lehen pertsona ez europarra.

Zein dira haren lanik ospetsuenak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tagorek bengaleraz idazten zuen, ingelesez ondo bazekien ere. Horra zerrenda labur bat (gure alfabeto latindarrera ekarria):

Olerkia
Bhānusiṃha Ṭhākurer Paḍāvalī (Bhānusiṃha Ṭhākurreko abestiak) 1884
Manasi (Ideala) 1890
Sonar Tari (Urrezko itsasontzia) 1894
Gitanjali (Eskaintza abestiak) 1910
Gitimalya (Abestien koroa) 1914
Balaka (Kurriloen hegaldia) 1916
Antzerkia
Valmiki-Pratibha (Valmikiko jenioa) 1881
Kal-Mrigaya (Zoritxarreko ehiza ) 1882
Mayar Khela (Ilusioen antzezlana) 1888
Visarjan (Sakrifizioa) 1890
Chitrangada (Chitrangada) 1892
Raja (Gela iluneko erregea) 1910
Dak Ghar (Postetxea) 1912
Achalayatan (Mugiezina) 1912
Muktadhara (Ur-jauzia) 1922
Raktakarabi (Heriotzorri gorriak) 1926
Chandalika (Neska ukiezina) 1933
Fikzioa
Nastanirh (Hautsitako habia) 1901
Gora (Aurpegi polita) 1910
Ghare Baire (Etxea eta mundua) 1916
Yogayog (Korronte-aurka) 1929
Oroitzapenak
Jivansmriti (Nire oroitzapenak) 1912
Chhelebela (Nire haurtzaroko egunak) 1940

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle honen bizitzari buruz asko idatzi da. Idazleak berak ere bere memoriak, bere oroitzapenak, idatzi zituen. 80 urtez bizi izan zen eta sormen handiko gizona izan zen. Literaturako genero guztietako lanak argitaratzeaz gain, ―poesia, narratiba, antzerkia, saiakera lanak argitaratzeaz gain―, beste arte batzuetako lanak ere egin zituen: margolanak, abestiak, zinema... Bere kulturako literatura klasikoa ikertzen ere ibili zen.

Gaztaroa: 1861-1878[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rabindranath familia aberats bateko semerik gazteena izan zen, bizirik iraun zuten hamahiru haurren arteko gazteena. Tagore 1861eko maiatzaren 7an jaio zen, Kalkutako Jorasango jauregian. Gurasoak Debendranath Tagore (1817-1905) eta Sarada Devi (1830-1875) izan ziren. Rabindranathek laster galdu zuen ama. Berak 14 zituenean hil zitzaion ama. Rabindranath gazteak gehienbat anaia-arrebengandik eta zerbitzariengandik ikasi zuen. Amak lan handia zuen hainbeste seme-alabekin eta gainera azkarregi hil zitzaion, eta aitak, berriz, etengabe bidaiatzen ibiltzen zen. Tagore familia Bengalako berpizkundearen abangoardian zegoen. Literatura aldizkariak argitaratzen zituzten, eta sarri antolatzen zituzten antzerki emanaldiak eta Bengalako eta mendebaldeko musika klasikoko kontzertuak. Tagoreren aitak Dhrupadeko musikari profesionalak gonbidatzen zituen etxera, haurrei Indiako musika klasikoa irakasteko.

Tagore familiko anaia-arreba bat baino gehiago, edota beren ezkontideak, nahiko ospetsu bihurtu ziren arte batean edo bestean.

Rabindranath Tagorek, neurri handi batean, ikasgelan eskolatzea ekidin zuen. Nahiago izaten zuen familiako jauregian barrena ibiltzea edo gertuko inguruak bisitatzea. Bere anaia nagusiago baten tutoretza pean zegoen, fisikoki gogortzeko. Anaiak Ganges ibaira igeri egitera eramaten zuen edo mendira, eta gimnastika, judo eta hainbat borroka mota praktikatu zituen gaztetan. Marrazkigintza, anatomia, geografia-historia, literatura, matematika, sanskritoa eta ingelesa ikasi zituen. Azken hau, ingelesa, gutxien estimatzen zuen ikasgaia omen zen. Tagorek heziketa formala gaitzetsi zuen, eta egun bakarra iraun zuen hiriko Presidentearen Eskolan. Urte batzuk geroago esan zuen irakaskuntza egokiak ez dituela gauzak azaltzen; irakaskuntza egokiak jakin-mina pizten duela.

Hamaika urte zituela, aitak Rabindranath gaztea Indian zehar eraman zuen, bidaia luzean, eta bidaia horretan asko ikasi zuen umeak. Bere memorietan, Nire oroitzapenak (1912), geroago, miresmenez gogoratuko zituen garai haietako hainbat pasadizo, esate baterako Urrezko Tenpluan ikasitako abestiak-eta.

   Ba al dakizu   
16 urte zituela Rabindranath gazteak poema edo abesti batzuk eman zituela argitara, goitizen baten atzean ezkutatuta eta Bhānusiṃha ("Eguzki lehoia") ezizenarekin sinatu zituela bere poemak. Bere garaiko literatura kritikoek sinetsi zuten poema horiek aspaldian galdutako poema klasiko oso baliotsuak zirela.

Europako Unibertsitatera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartako Indiako aberatsenek, askotan, metropolira, Ingalaterrara, bidaltzen zituzten semeak unibertsitate ikasketak egitera. Rabindranath Tagoreren aitak ere nahi izan zuen bere seme gazte azkarrak zuzenbidea ikastea Ingalaterran. 1878an aitak Ingalaterrako Brightoneko eskola publiko batean matrikulatu zuen semea. Gero zuzenbidea ikasteko beharra jarri zion semeari, Londreseko University Collegen. Rabindranath gaztea, baina, ez zen ikasle fin horietako bat izan. Nahiago izan zuen zuzenbide eskoletara joatea baino antzerkigintzan murgiltzea. William Shakespeareren Coriolanus zein Antonio eta Kleopatra antzezlanekin buru-belarri ikasten ibili zen, zuzenbidea ikasi beharrean, eta, besteak beste, Thomas Brownen Religio Medici antzezlana bere kabuz sakon aztertzea aukeratu zuen Rabindranath gazteak.

   Ba al dakizu   
Rabindranath Tagore unibertsitateko ikasketetan matrikulatuta egon bazen ere, ez zuela titulurik eskuratu.

Berriro jaioterrira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez, irlandarrez eta eskoziarrez sortutako folk doinu biziek harrituta utzi zuten Rabindranath gaztea. 1880an, Bengalara unibertsitate-titulurik gabe itzuli zen., Europako nobedadeak Brahmo tradizioekin bateratzea erabaki zuen, bakoitzari onena ateratzeko asmoz. Bengalan egonkortu ondoren, Tagorek aldiro-aldiro olerkiak, ipuinak eta eleberriak argitaratzen zituen.

   Ba al dakizu   
1883an, Rabindranathek 22 urte zituenean, 10 urteko Mrinalini Devirekin haurrarekin ezkondu zela, garai hartako ohiko praktikari jarraituz. Bost seme-alaba izan zituztela, horietatik bi haurtzaroan zendu zirela.

1890. urtean, Tagore bere arbasoengandik jasotako ondasun zabalak kudeatzen hasi zen Shelaidahan (gaur egun Bangladeshko eskualdea). Bere lanak nekazaritzako bere jabegoko lurrak kudeatzea eta errentak kobratzea zen. Nagusi eskuzabala izan omen zen, baserritar maizterrei errenta sinbolikoak besterik ez omen zizkien kobratzen, eta kobratu ondoren, bedeinkatu egiten zituen nekazari eta abeltzainak, eta hauek otordu apalekin ohoratzen zuten, arroz lehorra eta esne garratzarekin eta.

Mundu osoan ospetsu bilakatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901ean Tagorek marmolaz jositako otoitz aretoa duen monasterio bat sortzeko dirua jarri zuen, Mandir izenekoa. Eskola esperimentala zen, zuhaitzekin, lorategiekin eta liburutegi batekin. Garai horretan bere emaztea eta semeetako bi hil ziren.

Aita 1905ean zendu zen. Herentziagatik aberatsago bihurtu zen, eta hainbat diru sarrera izan zituen bere familiaren bitxiak eta Puri itsas ondoko bungalowa saldu zirelako. Eta baita 2.000 rupia jaso zituen orduan, saldutako liburuen eskubideengatik. Bengalako eta atzerriko irakurleak irabazi zituen; "Naivedya" (1901) eta "Kheya" (1906) liburuak argitaratu zituen, eta poemak bertso librera itzultzen zituen.

1913ko azaroan, Tagorek urteko Literaturako Nobel Saria irabazi zuela jakin zuen. Suediako Akademiak 1912ko Gitanjalin oinarrituta itzulitako materialean, izaera idealista txiki bat estimatu zuen.

1915eko Urtebetetze Ohoretan, Britainia Handiko Jurgi V erregeak zaldun britaniar izendatu zuen, baina Tagorek uko egin zion 1919ko Jallianwala Bagheko sarraskiaren ostean. Zaldungoari uko eginez, Lord Chelmsford Indiako erregeorde britainiarrari zuzendutako eskutitz batean.

   Ba al dakizu   
1883an, Rabindranath Tagorek ez zuela onartu zaldun britaniar izendapena.

1921ean, Tagorek eta Leonard Elmhirst nekazaritzako ekonomialariak "Landa Berreraikuntzarako Institutua" sortu zuten Surul herrian, Ashramwetik gertu. Mundu mailako emaileen, funtzionarioen eta jakintsuen laguntza bilatu zuten, "ezagutza biziberritzeko" ezjakintasunaren txaboletatik.

   Ba al dakizu   
1883an, Rabindranath Tagorek ez zuen nahi ukiezinen kasta hain baztertua egotea.

1930eko hamarkadaren hasieran, ingurugiroaren "kasta eta ukiezin”en kontzientzia anormala zuzentzen saiatu zen. Egoeraren aurka hitz egin zuen, Dalit ukiezinen heroiei olerkiak eta dramak idatzi zizkien, eta kanpaina egin zuen, arrakastaz, Guruvayoor tenplua Daliten izenean zabaltzeko.

Tagore eta Albert Einstein, 1930ean.
Tagore anfitrioi lanetan, Mahatma Gandhi eta Kasturba emaztearkin, Santiniketan, 1940an.