Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1907ko maiatzaren 27a
Rachel Carson Homestead (en) Itzuli
💀
Heriotza
1964ko apirilaren 14a
Silver Spring (Maryland)
🔨
Lanbidea
itsas-biologo
📷
Argazkiak
ikusi
Rachel Carson

Rachel Carson 1907ko maiatzaren 26an jaio eta 1964. apirilaren 14ean hil zen 57 urterekin.

Minbizia dela eta, hil zen bihotzeko baten ondorioz. Chatam-eko unibertsitatean ikasi zuen. Itsas biologo estatubatuarra zen. Bere liburu ezagunetariko bat, Primavera silenciosa du izena. Liburua New Yorker aldizkarian argitaratu zen, entregaka, 1962an, eta, industria agrokimikoa edukiari buruz ohartarazi ondoren, liburu gisa argitaratzea eragozten saiatu ziren. Erasoak izugarriak izan ziren, bai bere liburuari, bai bere buruari. Berari buruz esan zen ez zela ezta doktorea ere, asko jota administraziotik zetorren teknikari bat. Eta pertsonalki jasan behar izan zituen irainak eta amaigabeko kalumniak. Ez zen inoiz ezkondu, eta bere egoera zibilak mota guztietako irainak eta iradokizunak argitaratzera eraman zuen, batzuk oso desegokiak. Garai bateko Nekazaritza Idazkari batek, Eisenhower presidenteari zuzendutako gutun batean, "Ezkondu ez denez, fisikoki erakargarria izan arren, ziurrenik komunista dela" idatzi zuen. Kritika zientifiko aparta.

Bere ustez, landareak gehiago hazteko botatzen zitzaien produktu pozoitsuek asko kutsatzen zuten (intsektizidak) eta hori defendatzen  zuen. Horren ondorioz, jendea bere kontra jarri zen, eta presio handiak jaso zituen.

Hari esker, hainbat insektizida erabiltzeko legeak jarri ziren. [1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jimmy Carterrek Askatasunaren Presidentziaren Domina eman zion hil ondoren:

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan nagusien artean, Under the oceanic wind, The sea that around us  (Liburuaren Sari Nazionala) eta The sense of wonder daude.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere haurtzaroan familiako  baserri inguruak aztertzen egon zen.

Gaztetatik irakurtzen  eta idazten  zuen, eta hamaika urterekin bere lehen istorioa argitaratu zuen San Nikolas aldizkarian. Unibertsitate ikasketak Pennsylvaniako Emakumeen Unibertsitatean (gaur Chatham Unibertsitatea) egin zituen. Unibertsitate ospetsu batean onartu zuten, ezin izan zuen matrikula ordaindu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El caso de Rachel Carson | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2015-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).