Wikipedia, Entziklopedia askea

Rhizobium

Eduki-taula

Rhizobium
Sailkapen zientifikoa

Rhizobium bakteria.

Rhizobium bakteria genero bat da. Bakterio gram negatiboak dira. Bazilo itxura dute. Landare lekadunekin (soja, ilarra, alpapa, leka, babarruna...) egiten du sinbiosia. Landareekin sinbiosian dagoenean nitrogenoaren finkapena egiten du. Honek garrantzi handia du nekazaritzan.

Landareen erroetan hazten da. Bertan noduluak eratzen ditu nitrogenoaren finkapena egiteko. Benetako sinbiosia gertatzen da; batak besteari onura ekartzen dio. Landareak nitrogenoa lortzen du eta Rhizobium-ek elikagaiak eta babesa.