Txikipedia:Romulo eta Remo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Romulo eta Remo, otsemearekin.

Romulo eta Remo, antzinako erromatarren kondairaren arabera, bi anaia biki ziren, Rhea Silviaren eta Marte jainkoaren semeak, eta Eneas heroi ospetsua zuten arbaso. Romulo Erroma hiriaren fundatzailea izan omen zen, bai eta hango lehen erregea. Jaio zirenean, saski batean sartu eta Tiber ibaian utzi omen zituzten, urak eramateko. Baina saskia Palatino izeneko mendiaren ondoko hondargune batean geratu zen eta otseme batek aurkitu zituen. Otsemeak umeak zaindu zituen eta haren esnea eman zien. Handitu zirenean, Erroma sortu ondoren, biek izan nahi omen zuten errege, eta horregatik elkarrekin haserretu ziren; borrokan hasi eta Romulok bere anaia Remo hil omen zuen.