Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1871ko martxoaren 5a
Zamość
💀
Heriotza
1919ko urtarrilaren 15a
Berlin
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi

Rosa Luxemburg (1870 – 1919) Polonian jaiotako pentsalari marxista, filosofo, ekonomialari, gerraren aurkako aktibista eta sozialista iraultzaile bat izan zen. 28 urterekin alemaniar nazionalitatea eskuratu zuen. Hainbat alderditako kide izan zen bere bizitzan zehar.

Zer egin zuen bere bizitzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Alemanian, eta gaur egun ere urtarrileko bigarren igandean manifestazioa eta omenaldia egiten da haien omenez Berlinen

Rosa Luxenburg da
Rosa Luxenburg

1915ean, SPDk (Rosa zegoen alderdiak) Alemaniak Lehen Mundu Gerran parte hartzea defendatu zuenean, batera gerraren aurkako Espartakisten Liga (Spartakusbund) sortu zuen, denborarekin KPDa bilakatuko zena. Azaroko Iraultzan Die Rote Fahne («Bandera Gorria») egunkaria sortu zuen, mugimendu espartakistaren aldizkaria.

Komunismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxemburgek komunismoaren adar desberdinak kritikatu zituen, eta horregatik iritzi kontrajarriak daude hari buruz ezkerreko alderdi politikoetan. Hala ere, Luxemburg eta Liebknecht heroi komunista bezala omendu zituzten Ekialdeko Alemanian, eta gaur egun ere urtarrileko bigarren igandean manifestazioa eta omenaldia egiten daien omenez Berlinen.

Nola hil zen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxemburgek komunismoaren adar desberdinak kritikatu zituen, eta horregatik iritzi kontrajarriak daude hari buruz ezkerreko alderdi politikoetan. Hala ere, Luxemburg eta Liebknecht heroi komunista bezala omendu zituzten Ekialdeko Alemanian, eta gaur egun ere urtarrileko bigarren igandean manifestazioa eta omenaldia egiten daien omenez Berlinen.1919eko urtarrileko Altxamendu Espartakista akats bat izan zela pentsatzen zuen, baina babesa eman zien gertatu ondoren. Friedrich Eberten gobernu sozialdemokratak altxamendua eta Spartakusbunda suntsitu zituen Freikorps direlakoak bidaliz (batez ere Lehen Mundu Gerrako beteranoz osatutako talde paramilitarra). Talde paramilitar horrek Luxemburg eta Liebknecht harrapatu eta epaiketarik gabe hil zituzten altxamendua gertatzen ari zela. Luxemburgen gorpua Berlingo Landwehr kanalera bota zuten.