Txikipedia:Ruth Riley

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ruth Elley Riley Hunter, erretiratutako Amerikako Estatu Batuetako saskibaloiko jokalari profesionala izandakoa da. 1979 Abuztuaren 28an jaio zen eta orain 42 urte ditu. Ransom hirian jaio zen, Kansas estatuan.

Ruth Riley

Txikitatik izan da altua, 12 urte zituenean 1,83m neurtzen zituen eta orain, 1,96m.[1]

Bere lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikastetxeko saskibaloi taldean hasi zen jolasten eta oso urrutira iritsi da. Riley Notre Dameko unibertsitatean graduatu zen psikologian.

2.072 puntuekin amaitu zuen bere karrera Notre Damen, baina puntuak alde batera utzita, 1.007 errebote irabazi, eta 370 jaurtiketa blokeatu zituen.

Notre Dame taldearekin NCAA emakumezkoen txapelketa irabazi zuen 2001ean, Detroit Shock taldearekin WNBA txapelketa irabazi zuen 2003 eta 2006an. Ruth Riley 2001 eta 2003ko txapelketetan jokalaririk baliotsuena izan zen. Riley, MVP sariak irabazi zituen lehen pertsona izan zen.

2012-ean Eurocup Championship-eko lehiaketa lortu zuen. 2016-eko Martxoan, Ruht Riley-k kanpaina batean parte hartu zuen, emakume guztiei esateko beraiek bazutela indarra munduari forma aldatzeko beraien hitz eta ekintzekin.  

Bere azken taldea Atlanta Dream Womens National Basketball Association en barruan zegoen taldea izan zen, 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta 2005ean WNBA All-Star Game-ko jokalarietako bat izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ruth Riley. 2021-03-21 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  2. (Ingelesez) Ruth Riley. 2021-12-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).