Txikipedia:Sadar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sadar zelaia

Sadar  Iruñean dagoen Osasuna futbol taldeko futbol zelaia da, bertan etxeko partiduak jokatzen dituzte.

SORRERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963ko irailaren 2an eraiki zuten eta 1967an hasi zen Osasuna taldea jokatzen. Euskal Herrian dago, Nafarroan, Iruñeako Arrosadia auzoaren hegoaldean, Nafarroa Arena pabiloiaren ondoan.

Sadarrek, 105metro luze ditu, eta 67,5 zabal. 23.576 ikusle sar daitezke eserlekuetan. Osasuna taldean, 30 jokalari daude.

JOKALARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskutua

Atezainak:Sergio Herrera, Rubén Iván Martínez Andrade eta Juan Perez dira.

Atzelariak: Nacho Vidal, Juan Cruz, Unai García, David García, Roncaglia, Ramalho, Aridane, Zabarte eta Manu Sánchez dira.

Erdilariak: Oier Sanjurjo, Jony, Darko, Roberto Torres, Kike Barja, Rubén García, Lucas Torró, Iñigo Pérez, Moncayola, Javi Martínez, Aimar Oroz eta Asier Córdoba dira.

Aurrelariak: Calleri, Budimir, Chimy Ábila, Enric Gallego eta Adrián López dira.

Sadar futbol zelaia, 1967an hasi ziren erabiltzen. 2006-2013 urte bitartean, Reyno de Navarra izenarekin ezagutzen zuten Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza baten truke izena aldatu ziotelako. 2013an Gobernuak diru laguntzak eten zituen eta bere jatorrizko izena berreskuratu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sadar. 2020-09-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).