Wikipedia, Entziklopedia askea

Sagarmin

Sagarminaren zuhaitza


Sagarmina, sagarrondo garratza edo txori-sagarra (Malus sylvestris) sagarrondo txertatu gabe bat da.



Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2-10 metroko tamaina du. Sagarmina hostoerorkorra da. Hosto sinpleak eta biribilkarak ditu. Hostoak ertz zerradunak ditu, eta gaztetan ileak edukitzen ditu nerbioen inguruan. Loreak 5 petalo zuri ditu. Haren fruitua sagarra da

Jatorria eta banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Asia mendebaldea dira bere jatorria. Euskal Herrian, Kantauri isurialdean aurkitu dezakegu gehien bat.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guretzako oso erabilgarria da sagarmina, adibidez, zura asko erabiltzen da eskulturak egiteko eta beste alde batetik, erregai ona da eta kalitate oneko ikatza ematen du. Bere fruitua, sagarra, egosita edo hazten den moduan jan daiteke eta honekin, gaur egun hainbeste edaten den sagardoa egiten da.