Sailkapen zientifiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sailkapen biologikoaren atal nagusiak.

Sailkapen zientifikoa edo sailkapen biologikoa izaki bizidun guztiak taldeka bildu eta antolatzeko (sailkatzeko, alegia) zientzialariek erabiltzen duten modua da. Sailkapen hori oso lagungarria izaten da izaki bizidunak elkarrengandik zeinen berdinak edo desberdinak diren ulertzeko.

Carolus Linnaeus edo Lineo izeneko zientzialari suediar batek asmatu zuen izaki bizidunak sailkatzeko modua 18. mendean; dena dela, gaur egun zientzialariek erabiltzen duten sailkapena Lineok proposatu zuena baino konplexuagoa edo zehatzagoa da.

Ulertzeko adibide bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen zientifikoak liburutegi baten antzera funtzionatzen du: liburutegi barruan, liburuak hainbat ataletan banatuta egoten dira; badaude umeentzako liburuen atala batetik, gaztetxoentzako liburuen atala bestetik, eta, azkenik, helduentzako liburuen atalaere. Atal horretako bakoitzaren barruan, bestalde, beste banaketa edo azpiatal batzuk egoten dira: fikziozko liburuak eta bestelako liburuak, adibidez. Eta fikziozko liburuen azpiatalaren barruan, beste banaketa batzuk ere egon daitezke: adibidez, misterioa, zientzia fikzioa, istorio erromantikoak, etab. Banaketa, atal eta azpiatal horiek liburuak beren ezaugarrien arabera elkartzeko balio dute eta, horrela, liburutegia errazago antolatzeko. Banaketa horiekin, nahi dugun liburura iritsiko gara.

Sailkapen zientifiko edo biologikoak berdin funtzionatzen du, baina izaki bizidunak sailkatzeko. Atal nagusienen arteko lehena erreinua deitzen da. Erreinuak talde oso handitan banatzen du bizitza, landareak edo animaliak, adibidez. Erreinu izeneko atal horren azpian, beste azpiatal edo banaketa batzuk daude, adibideko liburutegian bezala; eta, azkenik, espeziera iristen gara, adibideko liburura, nolabait esanda.

Sailkapen biologikoaren atal nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen biologikoan zazpi maila edo atal nagusi bereizten dira:

Biologian, hasieran, erreinu nagusi bereizten ziren: animaliak eta landareak. Baina zientzialariek beste lau erreinu bereizten dituzte orain: bakterioak, arkeobakterioak, onddoak eta protozooak. Bestalde, gaur egun, erreinuen gainetik beste atal bat bereizten da batzuetan, nolabaiteko super-erreinuak; horiei domeinu deitzen zaie.

Nola sailkatuta gaude gizakiok?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian esandako atal eta azpiatal guztiak kontuan izanda, honela sailkatuta gaude gizakiok:

  • Erreinua: Animalia
  • Filuma: Chordata edo ornoduna
  • Klasea: Mammalia edo ugaztuna
  • Ordena: Primates edo primatea
  • Familia: Hominidae edo hominidoa
  • Generoa: Homo
  • Espeziea: Homo sapiens

Gure espeziea, beraz, homo sapiens deitzen da. Ikusten den bezala, Biologian latinezko hitzak erabiltzen dira askotan sailkapen zientifikoan.