Txikipedia:Sally Kipyego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sally Kipyego

Sally Jepkosgei Kipyego, 1985eko abenduaren 19an jaiotako distantzia luzeko eta ertaineko korrikalaria da. Kapsowarren jaio zen Kenyan, baina Estatu Batuetan bizi da. 5000 metro 14:30,42 minututan egin ditu eta horrek Keniako bigarren emakume azkarrena bihurtu du. Sally, Texas Tech Big 12 XCko lehen txapelduna da eta Big 12 Conference-ko kroseko 3 titulu irabazi dituen emakume bakarra (2006, 2007, 2008). [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kipyego Moi Kapcheropeko eskolara joan zen Marakweten. Bere anaiak Mike eta Christopher ere korrikalariak dira. Sallyk lau urte zituenean bere aita hil egin zen eta bere amak bere 7 semeak bakarrik zaindu behar izan zituen. Bere familia behartsua zen. Sallyk hamaika urte zituenean bere anai baten lagun bat gaixotu egin zen eta neskak hamaika kilometro egin zituen korrika ospitaleraino. Medikua mozkortuta zegoen eta handik bota zuen. Momentu horretan erizaina izan nahi zuela erabaki zuen. 2009 erizain titulua lortu zuen. [2]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NCAA txapelketa. Urrea 🥇
  • NCAA Cross Countryko dibisioan. Urrea🥇
  • Barruko NCAA, 5.000 metro. Urrea🥇
  • Kanpoko NCAA. Urrea 🥇
  • Udako 2012ko Olinpiar Jokoak. Zillarra 🥈
  • Munduko txapelketan. Zillarra 🥈
  • Lubbock Texas Tech Twilight. Zilarra🥈
  • Lubbock Red Raider Open. Urrea🥇
  • ...[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sally Kipyego. 2020-02-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Sally Kipyego» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. «Sally KIPYEGO | Profile | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).