San Marino Hego Europako estatu txiki eta menditsu bat da, Italiar penintsularen erdialdean-edo dagoena. Ez du itsasorik. San Marinon euroa erabiltzen dute eta italieraz mintzatzen dira, baina estatu burujabea den arren, arlo askotan Italiarekiko dependentzia handia du. Kondairak dio Marinus izeneko hargin batek sortu zuela errepublika 301. urtean, Titano mendian, ihesi zebiltzan kristau esklabo batzuekin batera.
San Marinok 33.600 biztanle inguru ditu, 61,2 km2-an banaturik. San Marino hiria da hiriburua, eta bertan dago gobernuaren egoitza, baina hiririk populatuena Serravalle izenekoa da.

San Marino Europako hirugarren herrialde txikiena da Vatikano eta Monakoren ondotik. Eta munduko bigarren errepublika txikiena da, Naururen ondotik. Finantza jarduera, turismoa eta manufaktura industria dira San Marinoko ekonomiaren oinarriak.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Marinoko kirol selekzio famatuena futbolekoa da baina ez ona izateagatik edo titulu asko dituelako baizik eta munduko selekzio txarrena delako, historia osoan partida bakarra irabazi baitu: 1-0 Liechtenstein-en aurka, 2004an.
Gainera ez da inoiz ez Munduko ez Europako futbol txapelketa nagusietarako sailkatu.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Marino errepublika parlamentarioa da. Kapitain erregenteak dira estatuburuak. Botere betearazlea Estatu Biltzarraren esku dago, eta botere legegilea, berriz, Kontseilu Handi eta Orokorrari (italieraz: Consiglio Grande e Generale) dagokio. Azken hori 60 kidez osaturik dago. Segurtasunaz Polizia Civile (San Marinoko Polizia Zibila) arduratzen da.
San Marinoren banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Marino bederatzi udalerritan banatuta dago. Udalerri bakoitzak castello (gaztelu) izena hartzen du, baina horrek ez du erran nahi udalerri bakoitzak gaztelu bat duenik. Hauexek dira bederatziudalerri horiek: