Txikipedia:Sandra Izbașa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sandra Izbasa gimnasta errumaniarra da, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuena. Taldekako lehiaketan ere brontzea lortu zuen eta Londreseko 2012ko Olinpiar Jokoetan jauzian txapeldun izan zen. McKayla Maroney munduko txapeldun eta faborito nagusia bigarren postuan utzi zuen, taldekako brontzezko domina lortzeaz gain.[1]

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sandra Izbasa

Lau urterekin hasi zen gimnasia egiten, Bukaresteko CSA Steauan. 2002an Errumaniako talde nazionalean sartu zen, eta 2003an nazioartean debutatu zuen Junior mailako Europako Txapelketan, lurrean zilarrezko domina bat irabaziz, bere aparaturik onena.[2]

Kirol Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an gimnasta gisa debutatu zuen senior mailan, eta urte horretako errebelazio handienetako bat izan zen, hiru domina irabazi baitzituen (urrea lurrean, zilarra taldeka eta brontzea oreka-barran) Europako Volos Txapelketetan eta bi (brontzea banakako sailkapen nagusian eta zilarra oreka-barran) urte bereko Aarhuseko Munduko Txapelketetan.2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan talde errumaniarraren figura nagusietako bat izan zen, Steliana Nistorrekin batera.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sandra Izbașa. 2020-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  2. Infogunea. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  3. (Gaztelaniaz) Sandra Izbașa. 2020-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).