Txikipedia:Silogismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Silogismoa logikan erabiltzen den frogabide edo argudio deduktiboa da, bi premisa edo hasierako baieztapen eta haietatik eratorritako ondorio edo konklusio bat dituena. Aristoteles (K.a. 384 - 322) izan zen silogismoak sakon aztertu eta sistematizatu zituen lehena. Bi silogismo mota bereizi zituen: perfektuak (begi bistakoak izateagatik frogapenik behar ez dutenak) eta inperfektuak (perfektu bilakatuz frogatu behar direnak). Silogismo perfektu baten adibidea da Aristotelesen honako hau:

  • Gizaki guztiak dira hilkorrak.
  • Sokrates gizakia da.
  • Beraz, Sokrates hilkorra da.