Wikipedia, Entziklopedia askea

Soro-muxar

Eliomys quercinus01.jpg

Soro-Muxarra (Eliomys quercinus), gauez bizi den animalia da, familia-taldeetan bizi dena. Ipar eta, batez, ere, Hegoaldeko Europan bizi da. Begien inguruan mozorro modura orbana beltzak ditu, ile zuri luzeekin amaitutako buztan luzea eta belarri handiak, eta

neguan hibernazio luzea egiten du.


Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaztun txiki bat da, hain zuzen, karraskaria. Hortzei dagokionez aurreko haginak dituzte barailan eta masailan. Bere ezaugarri adierazgarriena, begien inguruan mozorro modura dituen ile beltzak dira. Helduak gazteetatik erraz bereizten dira, helduek, mutur eta belarri luzeak dituzte, bizkarraldea gorria eta sabelaldea zuria daukate, eta buztana luzea dute, ilez estalita eta amaieran ile zuriak eta beltzez osatuta dagoena. Gazteei dagokionez, bizkarraldeko ilea grisa daukate.

Lérot.jpg






   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Nahiz eta askotan pentsatzen den sagu bat dela, ez dira saguak, ez dira familia berekoak, arratoiak buztan ezkatatsua du, eta soro-muxarra aldiz, buztan belakiduna du




Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

matxinsaltoa

Animali hau intsektiboroa da, baina hainbat motatako fruituak jaten ditu udazkenean, eta baita ornogabeak, anfibioak, narrastiak, hegaztien arrautzak eta txitak.




   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Bere izena lo esan nahi duela, eta nahiz hibernatzen ez egon beti lotan dagoela dirudi

HIBERNAZIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko beste espezie batzuena baino hibernazio handiagoa du, udazkenaren erdialdetik udaberrira arte luzatzen dena. Urtearen zati hori habia gisa ilea edo lumak dituen aterpe egokitu batean pasatzen du, enbor huts baten barruan, edo lurpean prestatzen duen babesleku batean.

Basoa




UGALKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hibernazio-aldia amaitzean, gorteiatze eta kopula egiten diren lehen unea izaten da, uda baino lehen. Haurdunaldiak, gutxi gorabehera, hogeita bat eta hogeita hiru egun bitartean irauten du, eta , lehen umealdia, lauzpabost kumekoa izaten da.

Bigarren unea uztailaren erdialdetik irailaren erdialdera arte izaten da, bigarren umealdi horrek kume gehiago izan ohi ditu, lau eta zazpi kume artekoak izan daitezkeenak.

Edoskitze denborak hogeita bost eta hogeita hamar egun bitartean irauten du, eta egun horiek pasatzen direnenan, txikiek beren kabuz osatuko dute euren dieta kanpoan.


Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsulako leku basotsuetan, harri asko dauden lekuetan, eta baita pertsonek sortutako eraikinetan bizi dira. Europa osoan aurkitu ahal dira Britania Handia eta Eskandinavia kenduta, eta mundu mailan Asia txikian, Arabiako iparraldean eta Afrika iparraldean Sahararaino aurkitu ahal dira.

Gehien aurkitu ahal diren lekuak






   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Orain dela 30 milioi urte baino lehenagotik existitu direla


Zeintzuk dira bere etsaiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soro-muxarra beste karraskari batzuekin batera, azeri, otso, mustelido, felino eta gaueko harraparien janaria da, baita sugeena eta beste hegazti batzuena, adibidez, zapelatz arrunta, mika edo belabeltza.

Beste etsai batzuk, gizakiak erabilitako ongarriak, pestizidak eta intsektizidak dira, eragina dutela beraiek jaten dituzten intsektuetan, honek, eragin negatiboa sortu ahal du beraien ugalkortasunean, eta horren ondorioz kume batzuk ez dira osasuntsu jaiotzen.

otsoa
sugea