Txikipedia:Stella Cunliffe

Wikipedia, Entziklopedia askea

Stella Vivian Cunliffe 1917 urteko urtarrilaren 12an jaio eta 2012 urteko urtarrilaren 20an hil zen Britainia Handian, Surrey herrian.

Surrey-ko eskolan ikasi eta bertatik unibertsitatera joan zen lehenengo pertsona izan zen.

Estatistikaria izan zen; hau da, populazio batean informazioa bildu, ikertu eta datu hauek zer azaltzen duten aztertzen aritu zen. d

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947. urtean Dublineko garagardo enpresa batean lanean hasi zen estatistika lanak egiten, eta oraindik gaur egun estatistikan erabiltzen diren metodo berriak sortu zituen.

1970. urtean Gobernu Britaniarreko Ikerketa taldeko buru izendatu zuten, postu hau lortzen zuen lehen emakumea izan zelarik.

Ikerketa talde honetako lanetan egiten ziren hainbat arazo antzeman zituen, adibidez, herrialdea uzten zuten pertsonen kontaketa desegokia zela.

Gartzela bateko aholkulari lanetan eta estatistika erabiliz, nazioarteko konparaketen bidez heriotza zigorra ezartzeak hilketa gutxiago izatean ez zuela inolako eraginik frogatu zuen. Hirurogei urterekin gobernuko lana uztea behartu zuten, baina aholkularitza lan ugari egiten jarraitu zuen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975tik 1977ra “Royal Stadistical Society “ elkarteko lehen emakume lehendakaria izendatu zuten, eta bere sarrera hitzaldian honako hau esan zuen "Estatistikan emakumeen gaia  ere jorratu nahiko nukeen arren, pentsatu nahi dut presidente izateko pribilegioa  eman zenidatela, batez ere estatistikaria izateagatik, baina baita emakumea  izateagatik ere." [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Stella Cunliffe. 2021-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).