Wikipedia, Entziklopedia askea

Stephen Hawking

👶
Jaiotza
1942ko urtarrilaren 8a
Oxford eta Erresuma Batua
💀
Heriotza
2018ko martxoaren 14a
Cambridge
🔨
Lanbidea
fisikari teoriko
📷
Argazkiak
ikusi
Hawking 2013an.

Stephen Hawking zientzialari ingeles bat izan zen. Kosmologoa zen, hau da, unibertsoa bere osotasunean aztertzen zuen, eta zulo beltzen inguruan egindako lanagatik da ezaguna. Arrakasta handiko liburu asko idatzi zituen, adibidez Denboraren historia laburra: Big Bang-etik zulo beltzetara (1988).

Bizitza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephe William Hawking 1942ko urtarrilaren 8an jaio zen, Oxford hirian, Ingalaterran. Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen eta lizentziatura lortu 1962an. 21 urte zituenean, alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten, hau da, giharrak ahuldu eta paralisia eragiten duen gaixotasuna. Hala ere, lanean jarraitu zuen eta doktoregoa lortu zuen 1966an, Cambridgeko Unibertsitatean.

Kosmologo gisa, Hawkingek unibertsoa gobernatzen duten oinarrizko legeak aztertu zituen. Haren teorietako batek dio zulo beltz txikiak Big Bangaren ondoren sortu zirela. Zulo beltz txiki horiek mila milioi tonako masa dituzte, baina atomo baten espazioa baino gutxiago okupatzen dute. Hawkingen lana beste batzuentzako inspirazioa izan zen, zulo beltzen ezaugarriak ikertzeko.

Hawking Cambridgeko irakasle bihurtu zen 1977an. Bi urte geroago matematikako irakasle Lukasiar izendatu zuten, behin Isaac Newton egon zen posturako. 2009an, Cambridgeko Matematika Aplikatua eta Fisika Teorikoa Saileko Ikerketa zuzendari izendatu zuten.

2018ko martxoaren 14an hil zen, Cambridgen.