Wikipedia, Entziklopedia askea

Sufragio unibertsal

Emakumeen boto-eskubidea eskatzen zuten bi sufrafista.

Sufragio unibertsala adinez nagusiak diren hiritar guztiei botoa emateko eskubidea ematen dien hauteskunde-sistema da, normalean parlamentuetan parte hartzen duten ordezkariak eta gobernuburuak aukeratzeko erabiltzen dena.

Hauteskunde-sistema hau Frantziar Iraultzaren ondorioz lortu zen, eta borroka sozial eta politiko askoren ardatz nagusietako bat izan zen. Hala ere, XIX. mendean, gizonezkoek baino ez zuten izan boto-eskubidea. Herrialde gehienetan, emakumeek XX. mendean ondo sartu arte ez zuten lortu botoa emateko eskubidea.