Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Talka krater

Arizonako Barringer kraterra.

Talka-krater bat asteroide edo meteorito batek planeta edo ilargi baten moduko objektu solido handiago baten gainazalarekin talka egiten duenean sortzen da. Lurrean 180 bat talka-krater daude, baina Ilargian 9.000 baino gehiago.

Talka-krater bat osatzeko, talka egingo duen objektu horrek oso azkar mugitu behar du, milaka kilometro orduko abiaduran.

Horrelako azkartasun handian doan objektu solidoak zerbaiten kontra talka egiten duenean, krater bat eratzen du planetaren edo ilargiaren gainazalean. Objektua berehala lurruntzen da kolpearen eraginez, baina talka-uhin handiak sortzen ditu lurzoruan. Uhin horiek harria urtu eta berriz kristalizatzen dute.

Lurzoruan zulo biribil handi bat baino ez da geratzen, bai eta zenbait harri deformatu ere.

Talka-krater ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikako Vredeforteko kraterra Lurrean dagoen talka kraterrik handiena da. 320 kilometro baino gehiagoko zabalera du. Zaharrenetakoa ere bada, duela bi mila milioi urtekoa baita. Hala ere, denbora luze honetan jasan duen higaduraren ondorioz, zail samarra da ikustea.

Arizonan (Estatu Batuetan) Barringer kraterra dago. Objektu estralurtar baten talkak sortutako lehenengoa izan zen. Duela 50.000 urte sortu zen, 45 metrorainoko zabalera zeukan eta 45.000 km/h baino gehiagoko abiaduran zebilen meteorito baten ondorioz.

Ilargiko Tycho kraterra ere ikus dezakegu Lurretik, gure satelitearen hegoaldean baitago. Krater "gaztea" da, “bakarrik” 108 milioi urte baititu. 85 kilometroko diametroa du eta ia 5 kilometroko sakonera.