Txikipedia:Talo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Taloa ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla biribilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den jakia.

Taloak aspalditik egiten dira Euskal Herrian. XVI-XVII. mendeetan Gipuzkoatik eta Nafarroatik Hego Amerikara joandako euskaldunek artoa ezagutu eta handik hona ekarri zuten.

Pasa den mendeko Gerra Zibil garaian eta ondoko urteetan goseari aurre egiteko ezinbesteko jakia izan zen. 60. hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuenean alde batera utzi zuten eta gari irinez egindako ogia orokortu zen.

Jateko orduan, taloaren barruan txistorra, txorizoa, gazta, txokolatea eta halakoak sartu daitezke.

Taloak egiten dituztenak talogileak dira.