Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tardigradoak, ornogabeak (barne eskeletorik ez) eta obiparoak (arrautzak jarri eta haietatik jaio) diren uretako animaliak dira. Eta oso txikiak direnez mikroskopiorik gabe edo gure begiekin ezin dira ikusi. Normalean ur-hartzak deitzen dira, bere mugimenduak eta formak lurreko hartzen antzekoak direlako.

Zein animalia mota da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tardigradoa.

Bere zelulak nukleo propioa dutenez, talde edo domeinu eukariotaren barruan sartzen dira. Tardigradoak animalia erreinuaren baitan sailkatzen dira. Izan ere,animalia ornogabeak dira. Intsektuen arbaso komuna dutela uste da, horregatik panartropodoen taldean sailkatzen dira. Gainera, haien gorputza goitik behera zatitzean bi alde berdin sortzen direnez, bilateria dutela esaten da, armiarmak eta beste hainbat animalia bezala.

Zein da bere izenaren jatorria?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lazzaro Spallanzai,1777.
   Ba al dakizu   

2007ko irailean, tardigrado talde bat bidali zen espaziora espazio-ontzi batekin. Esperimentu honekin ikusi zen espazioan bizi eta ugalketa ahalmena zutela, eta horregatik esaten da izaki bizidunik gogorrena edo erresistenteena dela. Izan ere, gainerako izaki bizidunak baino 100 aldiz erradiazio gehiago jaso ahal du; eta urteak pasa ahal ditu urik eta janaririk gabe, hibernazio moduan.

1733.urtean Johann Agust Ephraim Goezerek lehen aldiz deskribatu zituen, nola mugitzen ziren aztertzen, eta ur-hartza izena jarri zien, hartzen antzera ibiltzen direlako. Geroago, Lazzaro Spallanzani naturalistak Tardigrado deitu zioten 1777.urtean, oso geldo mugitzen eta ibiltzen direlako.




Nolakoa da bere aspektu fisikoa?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
      Ikusi!


Tardigradoa mikroskopioarekin ikusita

Tardigradoaren mugimenduak mikroskopioarekin ikusita. Fisikoki gorputza 5 zati txiki berdinetan banatuta dute. Lehenengoa, burua da; ahoa, begiak eta gauzak nabarmentzeko antenak ditu. Gorputzaren beste 4 zatietan hankak ditu. Hanka hauek, 4 eta 8 tarteko garra edota bentosaz eginda daude. Bigarren eta hirugarren zatiak, animaliaren mugimenduan lan egiten dute, eta laugarren zatia berriz, zutik mantentzeko erabiltzen ditu. Eta X izpietatik babesteko gorputzean armarria du.

Animalia honen tamaina gutxi gora behera 0,5 milimetrokoa da, eta 60 urte bizi daiteke. Barrutik oso arraroa da; Nerbio-sistema, Iraitz-sistema eta ugal-aparatua duten bitartean, ez dute arnas-aparaturik. Baina zelula batzuk dituzte, eta hauek, edozein egoerari aurre egiteko laguntzen diete. Mila zelulaz osatuta daude eta kantitate berdina mantentzen dute hazten den bitartean.


Goroldioa.

Animalia hauek goroldio eta iratzen inguruan sortzen den hezetasunean bizi dira. Bai eta itsasoan dauden animalietan aurkitu ahal dira ere, ur gazian, adibidez, itsasoan; zein gozoan, esaterako ibaian.


Zer jaten dute?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tardigradoak bakterioak, algak eta beste animalia ornogabe mikrospopikoetak jaten dituzte. Normalean haien elikagaien zelulak xurgatzen dituzte, baina beste batzuetan elikagai osoak irensten dituzte.

Bakterioa.