Wikipedia, Entziklopedia askea

Telefono mugikor

      Entzun!

telefono mugikor
sakelako telefonoa

Telefono mugikor[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikor edo sakelako telefonoa zurekin eraman dezakezun gailua da. Nahi duzun momentuan nahi duzun pertsonarekin komunikatu ahal izateko balio du. Irrati-uhinei esker funtzionatzen du.

Hasiera batean, telefono mugikorrak deitzeko soilik balio zuten, baina gaur egungo teknologiaren aurrerapenei esker aplikazio berriak sortu dira. Hala nola, SMSak edo mezu laburrak, MP3 erreproduzitzaileak musika entzun ahal izateko, argazki-kamera argazkiak ateratzeko, bideo-jokoak jolastu ahal izateko, Internet nahi duzuna sarean bilatu ahal izateko, eta abar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikorra 1973. urtean Motorola konpainiaren Martin Cooper exekutiboak sortu zuen. Hala ere, 1983ra arte ez zen lehenbiziko sakelako modeloa diseinatu.

Lehenengo sakelako Motorola DynaTAC, Rudy Kroloppek ateratakoa izan zen: ia kilo bateko pisua zuen eta 4000 dolarreko prezioan saltzen hasi zen.

Hasiera batean telefono analogikoak argitaratu zituzten, eta 1994tik aurrera telefono digitalak.

Osasun arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikorrak osasunerako arriskutsuak diren erradizioak dituzte bere baitan eta erradiazio horiek osasunean dituzten ondorioei buruzko hainbat ikerketa egin dira. Ondorio horiei aurre egiteko hobe da oinarrizko neurri batzuk hartzea, esaterako, erabiltzen ez denean itzalita edukitzea, gorputzetik hurbil ez jartzea, ahalik eta gutxien erabiltzea (hau da, beharrezkoa denean soilik), eta abar.

Ekoizleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, hurrengo ekoizleen sakelako telefonoak erabiltzen dira:

  1. Apple: % 21,7
  2. Samsung: % 18,2
  3. Huawei: %7,9
  4. Lenovo: % 5,2
  5. Besteak: % 43,6