Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tenperatura hotzaren irudi bat

Tenperatura neurri bat da, objektu, substantzia eta ingurune batek zenbat hotz edo bero duen adierazten duena. Zientzietako eta eguneroko bizitzako magnitude garrantzitsuenetariko bat da; izan ere, materialak, klima edota gure gorputzak nola funtzionatzen duten ulertzen laguntzen digu.

Zer da tenperatura?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenperatura substantzia bat osatzen duten partikulen energia termikoaren neurria da. Partikulak (atomoak edo molekulak) azkarrago mugitzen direnean, energia termiko gehiago dute eta hortaz, tenperatura altuagoa da. Astiroago mugitzen direnean, aldiz, tenperatura baxuagoa da. Adibidez, ura 100 °C-an hasten da irakiten, bere molekulak oso azkar mugitzen hasten direlako eta 0°C-an izozten da, bere molekulak astiroago mugitzen direlako.

Tenperatura-eskalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenperatura neurtzeko hainbat eskala daude, baina ohikoenak hauek dira:

  1. Celsius (°C): Herrialde gehienetan erabiltzen den eskala da. Eskala honen arabera, ura 100 °C-an irakiten hasten da eta 0 °C-an izozten da.  
  1. Fahrenheit (°F): Batez ere Estatu Batuetan erabiltzen da. Eskala honen arabera, ura 32 °F-an izozten da eta 212 °F-an irakiten hasten da.
  1. Kelvin (K): Eskala zientifiko nagusia da. Zero absolutua (0 K) da inoiz jaso den tenperaturarik baxuena da; tenperatura horretan partikulek mugitzeari uzten diote. Eskala honen arabera, ura 273 K-an izozten da eta 373 K-an irakiten hasten da.  

Nola neurtzen da tenperatura?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenperatura termometro izeneko tresna batekin neurtzen da. Termometro ohikoenek likido bat dute barnean (merkurioa edo alkohola), tenperatura aldaketekin hedatu edo uzkurtu egiten dena. Gaur egun, termometro elektronikoak ere badaude, sentsore digitalak erabiltzen dituztenak tenperatura zehaztasun gehiagorekin neurtzeko.

Tenperaturaren garrantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenperatura funtsezkoa da bizitzako hainbat aspektutan eta zientzian:

  1. Klima eta ingurumena: Airearen eta uraren tenperaturak kliman, ekosistemetan eta fenomeno meteorologiakoetan eragiten du. Adibidez, berotze globala Lurraren batezbesteko tenperaturaren igoera da eta horrek ondorio larriak dakartza planetan.  
  1. Osasuna: gure gorputzak 37 °C-ko batezbesteko tenperatura dauka. Gehiegi igotzen edo jaisten bada, sukarra edo hipotermia dugula esan nahi du.
  1. Industria eta teknologia: tenperatura funtsezkoa da prozesu askotan, hala nola, elikagaiak egostean, materialen fabrikazioan eta makinen funtzionamenduan. Adibidez, autoen motorrak tenperatura jakin batean mantendu behar dira ondo funtzionatu dezaten.  
  1. Zientzia: fisikan eta kimikan, tenperatura ezinbestekoa da materiaren egoera-aldaketak (solido, likido eta gas) eta erreakzio kimikoak nola gertatzen diren ulertzeko.

Tenperaturari buruzko bitxikeriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ezagutzen den unibertsoko tokirik hotzena Boomerang nebulosa da: -272 °C-ko tenperatura dauka, ia zero absolutukoa.
  • Unibertsoko tokirik beroena izarren nukleoa da. Haietan, tenperaturak milioika gradu izan ditzake.
  • Lurrean, inoiz erregistratu den tenperaturarik hotzena -89,2 °C-koa izan zen, Antartikan, eta beroena 56,7°C-koa Heriotzaren haranean, Kalifornian.