Wikipedia, Entziklopedia askea

Termosfera

Eduki-taula


Atmosferako geruzak

Termosfera atmosferaren laugarren geruza da eta 80-90 km tik 500-600 kilometrotarainoko lodiera dauka. Mesosfera eta exosferaren artean dago.

Termosferan ez dago airerik, baina bai nitrogeno eta oxigeno molekulak. Hauek, eguzkitik datozen erradiazio kaltegarriak xurgatzen dituzte (X izpiak, Gamma izpiak…) eta horregatik energia ugari askatzen da. Energia honek beroa askatzen du eta termopausan (termosferaren goiko muga) 1.000 gradutaraino iristen da tenperatura. Horregatik esaten zaio Termosfera.

Zenbait egunetan lurraren eremu magnetikoak eraginda erradiazio hauek poloetan sartzen dira. Bertan nitrogeno eta oxigeno molekulak jo eta argi bitxiak sortzen dira: aurora borealak iparraldean, eta aurora australak hegoaldean. Oxigenoak kolore horiak eta gorriak ateratzen ditu eta nitrogenoak kolore urdinak.