Txikipedia:Tessa Virtue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tessa Virtue, bere bikotearekin.

Tessa Virtue Ontario 1989ko maiatzaren 17an Londresen jaiotako emakumea da. Izotz gainean patinatzen munduko onenetakoa, bere bikotearekin (Scott Moir) 3 txapelketa mundial irabazi dituena. [1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montreal International Sachool of Skating deituriko taldean parte hartzen du eta Marie-France Dubreuilek, Patrice Lauzonek eta Romain Haguenauerrek entrenatzen dute.

Kanadan 2004ean izotz txapelketako txapeldun izan ondoren bere bikotearekin, bikoterik famatuenak izan ziren 2007an, eta 2008. urtean zilarrezko domina irabazi zuten munduko txapelketan. 2009an lehen aldiz 10.0-eko puntuazioa lortu zuten ISU.2 ebaluazio sistemaren bitartez. 2010ean, urrezko domina olinpiko bat irabazi zuten lehen aldiz Ipar Amerikako izotz-dantzariak izanez, europarrek 34 urteko boladari amaiera emanez. Olinpiar Jokoak irabazi zituen lehen izotz-dantzako txapeldun ohiak izan ziren, eta etxean urrea irabazi zuen izotz-dantzako lehen bikotea bihurtu ziren. Gainera, lehenengoak eta bakarrak izotz gainean urrezko domina lortu zutenak debut olinpikoan.

Tessa Virtue eta bere bikotea elkarrekin.


Virtue eta Moir-ek jarraitu zuten munduko izotz patinatzaile onenak izaten eta baita domina gehiago lortzen. 20 urte elkarrekin patinatzen egon eta gero bikoterik zaharrena izan zen Kanadan. Oraindik, dantza motzetan errekorra ere badute. [2]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorpenak 2005-06 2006-07 2007-08 2008-09 2009-10 2010-11 2011-12 2012-13 2013-14 2016-17 2017-18
Joko Olinpikoak 1. 2. 1.
Txapelketa mundiala 6. 2. 3. 1. 2. 1. 2. 1.
Lau kontinenteetako izotz gainean patinajeko saria 3. 3. 1. 2. 1. 2. 1.
Grand Prix finala 4. 2. 2. 2. 2. 1. 2.
Skate Canada Internationala 2. 1. 1. 1. 1. 1. 1. 1.
Rusiako kopa 1.
NHK Saria 2. 1. 1.
Éric Bompard Saria 4. 1. 1. 1.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tessa Virtue. 2022-02-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  2. (Gaztelaniaz) Tessa Virtue. 2022-02-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).