Wikipedia, Entziklopedia askea
Thar basamortuko dunak

Thar basamortua Indiako ipar - mendebaldearen eta Pakistango ekialdearen artean hedatzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thar basamortuak Indian 805 kilometroko luzera eta 485 kilometroko zabalera du. Basamortuaren %85a hartzen du. Hareazko dunak ditu eta landaretza oso urria eta sakabanatua da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazio oso urria dago bertan, urteko 250mm gehienez. Uztailean 52.8°C-ko tenperaturara ere iristen da termometroa.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat mendilerro aurkitzen direnez bertan habitat aniztasun handia dago eta beste basamortuetan baino landaretza eta animalia aberastasun handiagoa du. 23 musker eta 25 suge espezie bereizten dira bertan. Hainbat ugaztun ere badaude bertan; Antilope Indiarra, Indiako Onagroa eta gizakiok garraiobide gisa erabiltzen dugun dromedarioa.

114 hegazti ere bereizten dira bertan, arranoak, belatzak... Pauma basatiak ere badaude. Pauma Indiako hegazti nazional gisa izendatuta dago.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza, abere hazkuntza eta lurpeko aberastasunen ustiakuntza dira ekonomia jarduera nagusiak.