Txikipedia:Tibet
Tibet Txinan dago, bere hiriburua Lasha da.

Tibeten 2.840.000 biztanle daude.
Tibet Himalaiko eskualde zabala da eta hiru esparru geografiko adierazteko erabiltzen da:
- Himalaia iparraldeko goi-ordokia da, erdi-basamortu klimakoa. Itsasmailatik 3.000 metrotik gora dagoenez, "munduko sabaia" deitzen zaio.
- Tibetarrak bizi diren lurraldea. Amdo, Khan eta Erdialdeko Tibet eskualdeetan banatzen da.
- Tibeteko eskualde autonomoa, Txinako eskualde administratiboa da.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehorra da eta hezetasun txikia du. Himalaiako mendi garaiek oztopo egiten diote hegoaldeko montzoi haizeei eta haiek ekartzen dituzten euriei. Tenperatura hotza izaten da mendialdean (5.500 m ingurutik gora elurra urte osoan zehar) eta epelagoa ibarretan. Hiriburuan adibidez (3.600 m) batez beste 0°C inguru izaten dira neguan eta 17 °C udan.
Orografia eta hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tibeteko lurraldea goi-ordoki bat da, mendi garaiez inguratua. Tibeteko garaiera 3.000 m-tik gorakoa da lurraldeko leku guztietan, eta askotan 4.000 m-tik gorakoa.

Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artzaintza, nekazaritza eta basogintza dira Tibeteko ekonomiaren oinarri nagusiak. Merkataritzak, eskulangintzak, administrazioak eta erlijio egiturak ere garrantzi handia dute.