Itxura

Tibeteko goi-lautada Asia ekialdeko goi-ordoki haundia da. Txinako Qinghai eta Kaxmirreko Ladakh artean kokatzen da. "Munduko teilatua" ezizenez ezaguna da oso azalera handia duelako, 2,5 milioi kilometro karratukoa.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenperatura hotza izaten da mendialdean elur asko dagoelako eta ibarretan epelagoa izan ohi da. Tenperatura aldaketa handiak izaten dira egunean zehar, goizak eta gauak oso hotzak baitira. Neguan 0 °C inguru izaten dira eta 17 °C udan.
Fauna eta flora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antilope tibetarra eta elur-lehoinabarra dira Tibeteko goi-lautadako animaliarik ezagunenak.
Landaretza urria da. Zuhaixka eta belardi haundiz osatuta dago, eremu altuetan onddoak eta likenak ere badaude.