
Tower Bridge Londresen erdialdean dagoen zubi bat da. Oinezkoek eta ibilgailuek Tamesis ibaia zeharkatu ahal izateko eta itsasontziei pasatzen uzteko eraiki zen. Horace Jones eta George D. Stevenson izan ziren arkitektoak.[1]
Diseinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tower Bridgek 244 m-ko luzera eta 65 m-ko altuera du. Zubia eraikitzeko, garai hartako 1.184.000 £ (British Pound, Britaniar dirua) gastatu ziren, hau da, gaur egungo ia 200 milioi €. Zubiak estilo neogotikoa du, historian oinarritutako estiloa. Materialei dagokionez, altzairuz, granitoz eta hormigoiz eraikita dago.
Eraikitzeko prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubia eraiki aurretik, ferry bat erabiltzen zen ibaiaren ertz batetik bestera igarotzeko, Horselaydown Step-etik iparraldeko ertzeraino.
XIX. mendean, zubi berri bat eraikitzea pentsatu zen, baina eztabaida asko egon ziren Londresen horri buruz. Izan ere,
Tower Bridge eraiki aurretik, eztabaida asko izan ziren Londresen. Ibaiaren ipar ertzeko enpresariek eta auto-gidariek zubia nahi zuten garraioa hobetzeko, han jende asko bizi baitzen eta zubi bakarra baitzuten ibaia zeharkatzeko. Baina ontziolen jabeak kontra zeuden, uste zutelako zubiak zaildu egingo zuela merkantzia handiak zeramatzaten itsasontzi handiak igarotzea. Azkenean, Parlamentuak The Bridge House Estates izeneko elkarte bati utzi zion erabakia, Erdi Aroan Londresko Zubia eraiki zuen berari.
Horregatik, zubiaren diseinua erabakitzeko lehiaketa bat egin zuten: 50 diseinu baino gehiago aurkeztu ziren, eta azkenean, Horace Jones arkitektoarena aukeratu zen. Arkitekto honek Holandan ikusitako diseinu batean oinarritu zuen bere proposamena: bi dorre eraikitzea eta, bien artean, sistema hidrauliko batez altxatuko zen zubia egitea.
1886an hasi zen eraikitzen. Bost eraikuntza-enpresak hartu zuten parte, eta 432 langile kontratatu zituzten. Jones urte horretan bertan hil zen, ordea, eta proiektuaren gidaritza George D. Stevensonek hartu zuen.
Beste arazo batzuk ere gertatu ziren; izan ere, jatorrizko proiektuko adreiluzko diseinuak ez zuen ondo funtzionatzen, eta, horregatik, laguntza eskatu zioten John Wolfe ingeniariari, eta honek altzairua erabiltzea proposatu zuen zubia erresistenteagoa izateko. Bi dorreek oso sendoak diruditen arren, kanpotik granitoz baino ez daude estalita, ez baitira egitura nagusiaren parte.
Azkenean, 1894an bukatu zuten, eta urte horretan bertan hasi zen erabiltzen.[2]
Zubiaren funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zubi altxagarriak indar hidraulikoz funtzionatzen zuen, lurrun-makinek mugituta. Hasieran, zubia astiro altxatzen zen, eta horrek asko zailtzen zuen itsasontzien pasaera.
Hori hobetzeko, pisuak zituzten depositu batzuetara ura ponpatzen zuen sistema bat instalatu zuten. Zubia ireki behar zenean, presio hori erabiltzen zen, eta zubia minutu batean altxatzen zen. Sistema osoa bikoiztuta zegoen akatsak saihesteko.
Oinezkoentzako igogailuak ere bazeuden, baina segurtasunagatik itxi ziren. Urterik onenetan, urtean 6.000 bat aldiz irekitzen zen zubia, eta 100 langilek egiten zuten lan.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, itsasontzien trafikoa asko jaitsi zen, eta 1972an sistema guztia modernizatu zen: lurrun-energiaren ordez diesel izeneko erregaia erabiltzen hasi zen zubiaren makineria mugitzeko, eta uraren ordez olioa. Orain dena ordenagailu bidez kontrolatzen da.
Gaur egun, Tower Bridgek garrantzi handiagoa du turismorako azpiegitura gisa baino. Baina bere jatorrizko egiturak eta sortzaileen lanak Londresko historiaren parte izaten jarraitzen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Tower Bridge» Euskarazko Wikipedia 2022-03-06 (kontsulta data: 2025-07-04).
- ↑ «Tower Bridge: zubia, alderik alde» Elhuyar 1994-06-01 (kontsulta data: 2025-07-08).