
Trajanoren Foroa antzinako Erromako eraikin askoren multzo bat da. Trajano erromatar enperadoreak eraiki zuen K.o. 107 eta 113. urteen artean.
Non dago?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroman dago, Italiako hiriburuan.[1]
Nork egin zuen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Foro hau Trajano enperadore erromatarrak egin zuen bere lorpenak ospatzeko. Lorpen horien artean aipa daiteke galtzada-sarearen hobekuntza, eta akueduktu eta komun publikoen eraikuntza ere. Gerra ugari irabazi ere egin zuen.
Nolakoa zen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Foroaren erdian plaza bat, Ulpia basilika, Trajanoren tenplua eta merkatu asko zeuden. Eta hauek Trajanoren merkatuak ziren. Beraz, leku honen funtzio nagusia merkataritza zen, baina bertan ez ziren bakarrik gauzak saltzen, jateko edo masajeak hartzeko lekuak ere bazeuden.
Foro hau oso ongi eraikia zegoen, materialak oso berriak eta sendoak zirelako. IX. mendearen erdian, plazako marmol guztia hartu zuten beste eraikin batzuk eraikitzeko, kalitate onekoa zelako.
Trajanoren zutabea zer da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste gauza inportanteenetako bat Trajanoren Zutabea da. Monumentu honetan Trajanoren gerra famatu bat agertzen da.[2]
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentu hau bisitatu ahal da eta askok esaten dute oso leku polita eta interesgarria dela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Trajano. 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ Trajanoren zutabea. 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).